SD Amorebieta 1-0 Elche CF: Sinesten jarraitzeko gariapen garrantzitsua
Ospe eta moral handiko garaipen garrantzitsua lortu dute urdinek igoera lortzeko hautagia argia den Elche CF taldearen aurka, playoff postuetan heldu dena Lezamara, Gabonetatik hiru garaipen, berdinketa bat eta porrotik gabe zetorrena. Gureek talde bat bezala jokatu dute, denak batera arraunean, eta partidako gol bakarra sinatu dute bigarren zatiaren hasieran, Dorriok Alvaro Nuñezen erdiraketa baten ondoren egindakoa. Hiru puntu sinesten jarraitzeko.
Gureak ondo sartu dira norgehiagokan, kontzentratuta eta arriskua sortuz trantsizio bizkorrekin. Elchek ere abisua eman du 12. minutuan, Clercen zartakoa kanpora joan denean. Urdinek Alvaro Nuñezen erdiraketa batekin erantzun dute. Dorriok takoikada bikain batekin errematatu du, baina baloia Dituroren eskuetara iritsi da. Bisitariak 20. minutuan aurreratzear izan dira Nico Castrok areaz kanpotik egindako jaurtikera batekin. Baloiak langan jo du. Pixkanaka-pixkanaka, bisitariak baloiaren jabe egin dira, eta gureek metroak atzeratu behar izan dituzte, sendo defendatzea egokitu baitzaie aurkariari eusteko eta atsedenaldira hasierako 0-0ekoarekin heltzeko. Lehenengo zatiko azken abisua zornotzarrek eman dute. Sibok baloia lapurtu eta eraso azakar batean Seguinen erdiraketa Unzuetak errematatu du langa gainetik.
Jandroren mutilek ondo hasi dute bigarren zatia, hozka eginez. Carbonellek jaurtiketa altu batekin abisatu du 55. minutuan 1-0ekoa heldu baino lehen. Nuñez eta Dorrioren arteko konexioak berriro funtzionatu du. Lehenak erdiraketa ona atera du eta bigarrenaren erremate zehatzak markagailua zabaldu du. Gureak ez dira konformatu, bigarrenaren bila joan baitira. Zoritzarrez, Sibo ez da gutxigatik iritsi Unzuetaren erdiraketara area barruan. Elche berdinketaren bila joan da Mouraden burukada indartsu batekin, baina Pablok geldiketa on batekin sahiestu du. Bisitariek azken unera arte bultzatu dute, baina urdinek sufritzen jakin dute eta dena eman dute abantaila mantentzeko eta garaipen garrantzitsu bat lortzeko.
SD AMOREBIETA: Pablo Campos, Álvaro Núñez (83’ Gayà), Bustinza, Etxeita, Félix, Sibo, Carbonell (71’ Yriarte), Dorrio, Seguín (71’ Jorge Mier), Rayco (78’ Edwards) eta Unzueta (78’ Jauregi).
ELCHE CF: Dituro, Mario Gaspar (60’ Mourad), John, Bigas (87’ Salinas), Nieto (60’ Bermejo), Febas (74’ Borja Garcés), Nico Castro, Nico Fernández (60’ Josan), Clerc, Carreira eta Mendoza.
Gola: 1-0: Min. 55; Dorrio.
Epailea: González Díaz.