SD Amorebieta

Urdinek ezin izan dute punturik lortu gaur arratsaldean Lezaman jokatu den LaLiga Hypermotioneko 25. jardunaldiko partidan, non Real Racing Clubek lortu du garaipena Dani Fernandezen gol on bati esker. 

Hobeto sartu da neurketara talde bisitaria eta 5. minutuan eman du abisua langara joan den Sangalliren jaurtiketa batekin. Ordu laurdenera, Santanderrekoek saria aurkitu dute Dani Fernandezen falta jaurtiketa batekin. Racingek agintzen jarraitu du eta 25. minutuan bere abantaila handitzetik gertu egon da. Zornotzarren lasaitasunerako, Pequeren errematea kanpora joan da. Gureak ordu erdira luzatu dira, Angel Tronchok Ezkietaren eskularruak tiro indartsu batekin berotu dituenean. Jarraian, Yriartek burukada batekin hegan egitera behartu du atezain bisitaria. Neguko merkatuko azken fitxaketa atsedenaldia baino lehentxeago gutxigatik kanpora joan den jaurtiketa batekin probatu du. Gauzak horrela, lehia 0-1eko markagailuarekin iritsi da bere erdialdera. 

Urdinak intentsitate puntu bat gehiagorekin bueltatu dira aldagelatik eta aurkariaren area inguratu dute berdinketaren bila. Heltzear izan da 58. minutuan, baina Jauregiren erremateak, Erasoren zerbitzua aprobetxatuz, ez du aterik aurkitu. Jauregik berak beste aukera bat izan du 63.ean, gurutzatuegi atera den burukada batekin. Gureek estutzen jarraitu dute, baina Racing sendo batek ia ez zuen pitzadurarik erakusten. Hori dela eta, norgehiagoka bere azken txanpan sartu da eta bisitariek 0-1ekoa mantentzen zuten markagailuan. Lezamako zaleak berdinketa ospatzeko zorian izan dira 88an, baina Ezkietak geldiketa ona egin dio Raycori. 90. minutuan, Morci puntu bat erreskatatzetik oso gertu egon da, baina oraingoan Ruben izan da ate azpian baloia atera dena. Ez da posible izan.

SD AMOREBIETA: Pablo Campos, Álvaro Núñez, Etxeita, Bustinza, Félix, Carbonell (76’ Erik Morán), Yriarte (76’ Sibo), Dorrio (62’ Morci), Ángel Troncho (70’ Rayco), Eraso (62’ Unzueta) eta Jauregi.

R. RACING CLUB: Ezkieta, Germán (62’ Rubén), Iñigo, Sangalli (46’ Mboula), Arana (71’ Ekain), Peque, Manu Hernando, Lago Junior (80’ Grenier), Aldasoro, D. Fernández eta Mario García (46’ Saúl). 

Gola: 0-1: Min. 15; Dani Fernández.

Epailea: Caparrós Hernández. Txartel horiak atera dizkie SDAko Bustinza, Yriarte eta Erik Morán jokalariei; eta Iñigo, Sangalli eta Aldasoro bisitariei.

Partekatu