SD Amorebieta

Ángel Troncho futbolariari egindako proba diagnostikoen arabera, zaintiratua du ezker belaunean eta aurreko lotailu gurutzatua kaltetuta dauka. Lesio hau Real Racing Cluben aurkako partidan gertatu zen, joan den igandean, Lezaman. SDAra urtarrilean iritsitako futbolaria, SD Eibarrek utzita, eboluzioaren eta balorazio traumatologikoaren zain geratzen da.

Klubak indar guztia helarazi nahi dio jokalariari une zail honetan eta errekuperazio on bat opa dio.

Animo Ángel! Ziur gaude laster zure kalitatea erakutsiko duzula berriro berdegunean.

Compártelo