SD Amorebieta

SD Amorebietak, CD Leganesek eta Javier Avilesek futbolariak talde zornotzarrarekin denboraldi bukaerara arte zuen kontratua amaitzea erabaki dute.

Javier Avilés (Madril, 1997-08-17) abuztuaren 31n heldu zen SDAra. Jokalari urdina izan den bitartean, aurrelariak 15 partida ofizial jokatu ditu, horietako 7 titular gisa, eta gol bat sartu du.

Sociedad Deportiva Amorebietak eskerrak eman nahi dizkio hilabete hauetan izan duen entregagatik eta profesionaltasunagatik, eta zorterik handiena opa dio bere etorkizunean.

Eskerrik asko eta zorte on, Javi.

Partekatu