Últimas entradas: SD Amorebieta

Ipuruako derbirako sarrerak salduko dira SDAren dendan

SD Amorebietako zaleek SmartBank Ligako 31. jardunaldiari dagokion Sociedad Deportiva Eibarren kontrako euskal derbirako sarrerak erosteko aukera izango dute. Partida martxoaren 13an jokatuko da, 16:00etan, Ipurua zelaian. Sarrerek 20 euroko prezioa dute eta gure denda ofizialean (San Miguel kalea 16) erosi ahalko dira, ostiraletik hasita, hilak 4, datorren ostiralera arte, hilak 11. Dendaren ordutegia hurrengoa […]

Leer más

Lan plangintza martxoaren 6ra arte

Sociedad Deportiva Amorebietako lehen taldeak hurrengo lan plangintza izango du datorren igandera arte, martxoak 6, azken orduko aldaketak gertatu ezean. Covid-19 protokoloa dela eta, entrenamenduak ateak itxita egingo dira. Otsailak 28, astelehena 10:30 Entrenamendua Urritxen (ateak itxita) Martxoak 1, asteartea Atsedena Martxoak 2, asteazkena 10:30 Entrenamendua Artunduagan Martxoak 3, osteguna 10:30 Entrenamendua Urritxen (ateak itxita) […]

Leer más

Real Valladolid 5-1 SD Amorebieta: Porrot gogorra Valladoliden

Urdinek bigarren porrota jarraian jaso dute LaLiga SmartBanken, Real Valladoliden José Zorrilla zelaira egindako bisitan txapelketako 29. jardunaldiko partidan. Neurketa oso goiz jarri zaie maldan gora Iñigo Vélez de Mendizabalen mutilei, bi gol jaso baitituzte lehen 20 minutuetan. Hala eta guztiz ere, erreakzionatzeko eta norgehiagokari emozioa itzultzeko gai izan dira Guruzetaren gol ikusgarri batekin bigarren […]

Leer más

Lan plangintza otsailaren 27ra arte

Sociedad Deportiva Amorebietako lehen taldeak hurrengo lan plangintza izango du datorren igandera arte, hilak 27, azken orduko aldaketak gertatu ezean. Covid-19 protokoloa dela eta, entrenamenduak ateak itxita egingo dira. Otsailak 22, asteartea 10:30 Entrenamendua Urritxen (ateak itxita) Otsailak 23, asteazkena Atsedena Otsailak 24, osteguna 10:30 Entrenamendua Urritxen (ateak itxita) Otsailak 25, ostirala 10:30 Entrenamendua Urritxen […]

Leer más

SD Amorebieta 1-3 CD Leganés: Urdinen porrota Lezaman hiru hilabete baino gehiago geroago

Urdinen porrota Lezaman, azaroaren erdialdetik gertatzen ez zena, Club Deportivo Lugoren aurka galdu zutenetik. Oraingoan Club Deportivo Leganesek lortu ditu hiru puntuak Sociedad Deportiva Amorebietari egindako bisitan, gaur gauean jokatu den LaLiga SmartBankeko 28. jardunaldiko partidan. Geldikako jokaldietan jasotako bi golek lehia maldan gora jarri diete zornotzarrei. Azken txanpan desabantaila murriztea lortu dute Obiren bitartez, […]

Leer más

Valladolideko neurketarako sarrerak salgai SDA-ren dendan

Sociedad Deportiva Amorebietako zaleek SmartBank Ligako 29. jardunaldiari dagokion Real Valladoliden kontrako neurketarako sarrerak erosteko aukera daukate. Partida otsailaren 27an jokatuko da, 18:15ean, José Zorrilla zelaian. Sarrerek 20 euroko prezioa dute eta gure denda ofizialean erosi ahal dira, gaurtik hasita datorren ostegunera arte, hilak 24. Dendaren ordutegia hurrengoa da: astelehenetik ostegunera 10:00etatik 13:00etara eta ostiraletan […]

Leer más

Bazkideek dagoeneko jaso dezakete bazkide-txartela, CD Leganesen aurkako partidara sartzeko beharrezkoa izango dena

Sociedad Deportiva Amorebietako bazkideek dagoeneko jaso dezakete euren bazkide-txartela. Bihartik aurrera, klubaren denda ofizialean egin ahal izango dute, San Miguel kaleko 16. zenbakian. Hori dela eta, dendak ordutegi berezia izango du hurrengo egunetan: asteazkenean, hilak 16, ostegunean, hilak 17, eta ostiralean, hilak 18, 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara (ohiko ordutegia astelehenetik ostegunera 10:00etatik 13:00etara eta […]

Leer más

Lan plangintza otsailaren 21era arte

Sociedad Deportiva Amorebietako lehen taldeak hurrengo lan plangintza izango du datorren astelehenera arte, hilak 21, azken orduko aldaketak gertatu ezean. Covid-19 protokoloa dela eta, entrenamenduak ateak itxita egingo dira. Otsailak 14, astelehena Atsedena  Otsailak 15, asteartea 10:30 Entrenamendua Urritxen (ateak itxita) Otsailak 16, asteazkena 10:30 Entrenamendua Artunduagan Otsailak 17, osteguna 10:30 Entrenamendua Urritxen (ateak itxita) […]

Leer más

CD Lugo 1-1 SD Amorebieta: Amorek ez du inoiz amore ematen

Urdinek inoz ez dutela amore ematen erakutsi dute Club Deportivo Lugori egindako bisitan, Anxo Carron euripean lehiatutako SmartBank Ligako 27. jardunaldiko norgehiagokan. Iñigo Vélez de Mendizabalen mutilak eroso sentitu dira ia lehen zati osoan, etxekoek 1-0ekoa lortu dutera arte atsedenaldirako gutxi falta zenean korner bat aprobetxatuz. Bigarrenean, zornotzarrek ez dituzte inoiz besoak jaitsi eta azkeneraino […]

Leer más