SD Amorebieta

Sociedad Deportiva Amorebietako zaleek SmartBank Ligako 29. jardunaldiari dagokion Real Valladoliden kontrako neurketarako sarrerak erosteko aukera daukate. Partida otsailaren 27an jokatuko da, 18:15ean, José Zorrilla zelaian. Sarrerek 20 euroko prezioa dute eta gure denda ofizialean erosi ahal dira, gaurtik hasita datorren ostegunera arte, hilak 24. Dendaren ordutegia hurrengoa da: astelehenetik ostegunera 10:00etatik 13:00etara eta ostiraletan 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.

Partekatu