SD Amorebieta

SD Amorebietako zaleek SmartBank Ligako 31. jardunaldiari dagokion Sociedad Deportiva Eibarren kontrako euskal derbirako sarrerak erosteko aukera izango dute. Partida martxoaren 13an jokatuko da, 16:00etan, Ipurua zelaian.

Sarrerek 20 euroko prezioa dute eta gure denda ofizialean (San Miguel kalea 16) erosi ahalko dira, ostiraletik hasita, hilak 4, datorren ostiralera arte, hilak 11. Dendaren ordutegia hurrengoa da: astelehenetik ostegunera 10:00etatik 13:00etara eta ostiraletan 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.

Partekatu