Urdinek abantaila hartu dute Lehen Federazioko txapeldunen finalean, Racing Ferrol mendean hartuta Urritxen, gaur arratsaldean jokatutako joaneko partidan. Emaitza 3-0ekoa izan da, 7 minututan heldu diren golekin: Bujanek 40.ean, Praderak 45.ean eta Ewanek atsedenalditik itzuli bezain laster, 47.ean. Gureak ondo sartu dira partidara eta, pare bat abisuren ostean, Ewanek baloia ate barrura bidali du 15. […]
Lehen Federazioko 2. Multzoko txapeldun izendatu eta LaLiga SmartBankera igotzea lortu ondoren, SD Amorebietako lehen taldeak txapeldunen finala jokatuko du Racing Club de Ferrolen aurka, 1. Multzoko lehen sailkatua izan den taldea. Bi partidatara erabakiko da eta joanekoa larunbat honetan, ekainak 3, izango da, 18:00etan, Urritxen. SDAko bazkideak euren txartelekin sartu ahal izango dira. Gainera, […]
Sociedad Deportiva Amorebietako lehen taldearen lan plangintza honako hau izango da datorren igandera arte, ekainak 4, azken orduko aldaketak gertatu ezean. Entrenamenduak Urritxen edo Txolonen egin ahal dira. Maiatzak 29, astelehena Atsedena Maiatzak 30, asteartea Atsedena Maiatzak 31, asteazkena 10:30 Entrenamendua Ekainak 1, osteguna 10:30 Entrenamendua Ekainak 2, ostirala 10:30 Entrenamendua Ekainak 3, larunbata 18:00 […]
Batzutan, ametsak egi bihurtzen dira. Batzutan, bi aldiz gainera. Urdinek berriz egin dute. Duela bi denboraldi bezala, Sociedad Deportiva Amorebieta balentria historiko baten protagonista izan da eta Bigarren Mailara igotzea lortu du. Duela bi urte bezala, 20.000 biztanleko herri batek pozez negar egiten du, zilarrezko kategoriara itzultzeko indarra eta talentua erakutsi duen talde honetaz harro. […]
Bihar jokatuko den Bilbao Athletic-SD Amorebieta partida dela eta, Lezamara bertaratuko diren zale urdinei hurrengo informazioa jakinarazi nahi diegu: – Ez da sarreren salmentarik egongo. Leihatilak itxita egongo dira. – Ateak partida hasi baino ordu eta erdi lehenago irekiko dira, hau da, 18:00etan. – SDAren dendan saldu ziren sarrera bisitariekin joango diren pertsonak sagardotegi ingurutik […]
Sociedad Deportiva Amorebietak jakinarazten du agortu egin direla klubeko dendan salgai jarritako sarrera guztiak urdinek datorren larunbatean 19:30ean Lezaman Bilbao Athleticen aurka jokatuko duten partidarako. Eskuragarri zeuden 600 sarrerak gaur goizean erosi dituzte klubeko bazkideek. Larunbatean Lezamara joateko doako autobusak egongo direla gogorarazten zaie SDAko zaleei. Horiek erabiltzeko, aurretik txartel bat jaso beharko da dendan.
Sociedad Deportiva Amorebietako lehen taldeak Lezaman jokatuko du larunbat honetan Bilbao Athleticen aurka, Lehen Federazioko 2. Multzoko 38. jardunaldiari dagokion partidan. Urdinek gutxienez puntu bat lortu beharko dute derbian Bigarren Mailara igotzeko, gainerako partidetan gertatzen dena gertatzen dela ere. Sarrerak SDAren dendan erosi ahal izango dira eta 10 euroko kostua izango dute. Bihar, asteartea, eta […]
Sociedad Deportiva Amorebietako lehen taldearen lan plangintza honako hau izango da datorren igandera arte, hilak 28, azken orduko aldaketak gertatu ezean. Entrenamenduak Urritxen edo Txolonen egin ahal dira. Maiatzak 22, astelehena 10:30 Entrenamendua Maiatzak 23, asteartea Atsedena Maiatzak 24, asteazkena 10:30 Entrenamendua Maiatzak 25, osteguna 10:30 Entrenamendua Maiatzak 26, ostirala 16:30 Entrenamendua (ateak itxita) Maiatzak […]
Urdinek ezin izan dute Bigarren Mailara igotzea ziurtatu gaur arratsaldean. Garaipena behar zuten Gimnasticen aurka, baina emaitza 1-1ekoa izan da. Jauregik aurretik jarri du Haritz Mujikaren taldea lehen zatiaren erdialdean, baina atsedenaldia baino pixka bat lehenago Quintanillak sartutako golak behin betiko markagailua eragin du. Urritxe inoiz ez bezala egon da, ilusioz beteriko zalez gainezka. Lezamak […]
Gaur prentsaurreko bat egon da Amorebieta-Etxanoko udaletxean eta bertan udalbatzako talde politikoek babesa adierazi diote SDAri biharko partida garrantzitsuari begira. Gainera, udalerriari kolorea emateko antolatutako hainbat ekimenen berri eman dute. Hau da Udalak zabaldutako albistea: Denboraldi bikaina egin eta gero, SD Amorebietak futbol profesionaleko Bigarren Mailara itzultzeko aukera paregabea izango du larunbat honetan, Urritxen, Tarragonako […]
Utilizamos Cookies propias y de terceros para analizar nuestros servicios y mostrarte publicidad relacionada con tus preferencias en base a un perfil elaborado a partir de tus hábitos de navegación (por ejemplo, páginas visitadas). Puedes obtener más información y configurar tus preferencias.