Sociedad Deportiva Amorebietako lehen taldeak Lezaman jokatuko du larunbat honetan Bilbao Athleticen aurka, Lehen Federazioko 2. Multzoko 38. jardunaldiari dagokion partidan. Urdinek gutxienez puntu bat lortu beharko dute derbian Bigarren Mailara igotzeko, gainerako partidetan gertatzen dena gertatzen dela ere. 

Sarrerak SDAren dendan erosi ahal izango dira eta 10 euroko kostua izango dute. Bihar, asteartea, eta asteazkenean bazkideek bakarrik erosi ahal izango dituzte (sarrera bat karnet bakoitzeko). Bi egun hauetan, denda arratsaldez ere irekiko da: 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara. Agortzen ez badira, ostegunean (10.00-13.00) eta ostiralean (10.00-13.00 eta 17.00-20.00) gainerako zaleek ere izango dute erosteko aukera. Partida egunean ez da sarreren salmentarik egongo Lezamako leihatiletan. 

Zaleak Lezamara joan daitezen, klubak joan-etorriko doako autobusak jarriko ditu. Hala ere, autobus horiek erabili nahi dituzten pertsonek aurretik txartel bat jaso beharko dute gure dendan. Horretarako azken eguna ostirala izango da.

ATHLETIC CLUBEKO BAZKIDEAK Beste alde batetik, Athletic Clubek epe bat ireki du norgehiagokara joan nahi duten bazkide zurigorriek euren webguneko Bazkideen Txokoan izena eman ahal izan dezaten. Hona hemen klub zurigorriak argitaratutako albistea: https://www.athletic-club.eus/eu/albisteak/2023/05/22/bilbao-athletic-sd-amorebieta-neurketa-ikusteko-bazkideen-izen-ematea

Partekatu