Bihar jokatuko den Bilbao Athletic-SD Amorebieta partida dela eta, Lezamara bertaratuko diren zale urdinei hurrengo informazioa jakinarazi nahi diegu:

– Ez da sarreren salmentarik egongo. Leihatilak itxita egongo dira.

– Ateak partida hasi baino ordu eta erdi lehenago irekiko dira, hau da, 18:00etan.

– SDAren dendan saldu ziren sarrera bisitariekin joango diren pertsonak sagardotegi ingurutik sartu beharko dira Lezamara eta arkuaren tribunan kokatu beharko dira.

– Klubak antolatutako autobusak anbulatorioaren aurrean dagoen geltokitik abiatuko dira. 17:30etik 18:00etara irtengo dira 10 minuturo. Doakoak dira, baina sartzeko nahitaezkoa izango da SDAren dendan jaso daitekeen txartel bat erakustea. Gaur, ostirala, txartelak eskuratzeko azken eguna da.

– Itzuleran, autobusak modu berean irtengo dira Lezamatik, mailaka, eta joanean geldituko diren leku beretik egingo dute.

– Athletic Clubeko karneta edo app-a daramaten pertsonak sarrera nagusitik sartuko dira Lezamara, tornuetatik.

– Bertaratutakoei ez zaie utziko euren sarreretan egokituta ez duten gune batean kokatzen. Beraz, SDAren dendan erositako bisitarien sarrerekin sartzen direnak arkuaren tribunan jarri beharko dira, eta Athletic Clubeko karnet edo app-a daramatenak, berriz, Piru Gainza eta Gol tribunetan.

Compártelo