SD Amorebieta

Lehen Federazioko 2. Multzoko txapeldun izendatu eta LaLiga SmartBankera igotzea lortu ondoren, SD Amorebietako lehen taldeak txapeldunen finala jokatuko du Racing Club de Ferrolen aurka, 1. Multzoko lehen sailkatua izan den taldea. Bi partidatara erabakiko da eta joanekoa larunbat honetan, ekainak 3, izango da, 18:00etan, Urritxen.

SDAko bazkideak euren txartelekin sartu ahal izango dira. Gainera, bihartik aurrera (asteartea, hilak 30) sarrerak salgai egongo dira klubeko dendan (ezin izango dira online erosi). Ordutegia astelehenetik ostiralera 10:00etatik 13:00etara da. Ostiraletan arratsaldez ere irekitzen da, 17:00etatik 20:00etara.

Sarrera hauek gune orokorrerako bakarrik dira (ez dira tribunako sarrerak salduko) eta prezio hauek dituzte:

16 urtetik aurrera: 15 euro

4 urtetik 15era: 5 euro

0-3 urte: doan

Partida egunean, astean zehar agortu ez badira, Urritxeko leihatilan ere salduko dira sarrerak, neurketa hasi baino ordubete lehenagotik.

Partekatu