Sociedad Deportiva Amorebietako lehen taldeak hurrengo lan plangintza izango du datorren astelehenera arte, martxoak 18, azken orduko aldaketak gertatu ezean. Entrenamenduak Urritxen edo Txolonen egin ahal dira. Martxoak 12, asteartea 10:30 Entrenamendua Martxoak 13, asteazkena Atsedena Martxoak 14, osteguna 10:30 Entrenamendua Martxoak 15, ostirala 10:30 Entrenamendua Martxoak 16, larunbata 10:30 Entrenamendua Martxoak 17, igandea 10:30 […]
Urdinek ezin izan dute bosgarren astea jarraian kateatu puntuak lortzen, Club Deportivo Leganesen aurka galdu baitute gaur gauean Lezaman jokatu den LALIGA Hypermotioneko 30. jardunaldiko partidan. Jandroren mutilek bat gehiagorekin jokatu dute lehen zatiko azken txanpatik eta gehiago izan dira norgehiagokaren hasiertatik. Izan ere, ez dute zigor hori merezi izan, baina futbola krudela izan da […]
Urdinek une honetan sailkapeneko liderra den CD Leganes taldearen aurka jokatuko dute datorren astelehenean, martxoak 11, Lezaman. LaLiga Hypermotioneko 30. jardunaldiari dagokion neurketa 20:30ean abiatuko da. Sarrerak partidaren egun berean erosi ahal izango dira Lezamako txarteldegietan. Norgehiagoka hasi baino ordu eta erdi lehenagotik egongo dira salgai eta 25 euroko prezioa izango dute (10 euro 16 […]
Sociedad Deportiva Amorebietak II Euskal Non-League Day ekimenean parte hartuko du. Athletic Clubek oinarri-futbolaren alde antolatutako jaia, pizgarriz beteriko egitarauarekin hitzartutako klubetarako eta tokiko zaleetarako, martxoaren 23an eta 24an ospatuko da, gizonezkoen Lehen Mailako nazioarteko geldialdia aprobetxatuz. Euskal Non-League Day ekimenaren helburua da talde hitzartuek eta hauek ordezkatzen duten futbol hezitzaileak gizartean eta kirolean duten […]
Sociedad Deportiva Amorebietak neurri aitzindaria hartu du estatuko futbol profesionalean. Estadioan sexu-erasoei erantzuteko protokolo bat ezarri duen LALIGA-ko lehen kluba izan da. Erakundeko segurtasun-zuzendaria den José Manuel López de la Manzanarak diseinatutako dokumentua denboraldi hasieran aurkeztu zitzaion LALIGAri, eta honek oso harrera ona egin zion ekimenari. Izan ere, talde zornotzarrari eskatu zion plan hori aurkez […]
Sociedad Deportiva Amorebietak Jürgen Locadia (Emmen, Herbehereak, 1993-11-07) fitxatu duela iragarri nahi du, Herbehereetako -PSV Eindhovenekin bi liga irabazi zituen-, Ingalaterrako, Alemaniako, AEBetako, Irango eta Txinako maila gorenetan jokatu eta golak egin dituen aurrelaria. Baita Champions League eta Europa League txapelketa garrantzitsuetan ere. Eskarmentu handiko jokalaria talderik gabe zegoen une honetan, Txinako Superligako Cangzhou Mighty […]
Sociedad Deportiva Amorebietako lehen taldeak hurrengo lan plangintza izango du datorren astelehenera arte, martxoak 11, azken orduko aldaketak gertatu ezean. Entrenamenduak Urritxen edo Txolonen egin ahal dira. Martxoak 4, astelehena Atsedena Martxoak 5, asteartea Atsedena Martxoak 6, asteazkena 10:30 Entrenamendua Martxoak 7, osteguna 10:30 Entrenamendua Martxoak 8, ostirala 16:30 Entrenamendua Martxoak 9, larunbata 10:30 Entrenamendua […]
Urdinek lehen garaipena lortu dute bisitari gisa ligako txapelketan. Real Zaragozaren zelaian egin dute. Eta nola. Morcik heroi kapa jantzi du partidako azken ekintzan gol ikusgarria sartuta. Honekin, lau aste jarraian puntuak pilatzen dira Jandroren mutilentzat, berriz ere defentsan indar handia erakutsi dutenak abagune gutxiko norgehiagokan. Lehia berdinduta hasi da, dominatzaile argirik eta aukera aipagarririk […]
Sociedad Deportiva Amorebietako lehen taldeak Real Zaragozari egingo dio bisita datorren igandean, martxoak 3, 18:30ean, LALIGA Hypermotioneko 29. jardunaldiari dagokion partidan. La Romareda zelaira joan eta bisitarien gunean kokatu nahi duten zale urdinek aldez aurretik erreserbatu beharko dituzte sarrerak, 15 euroko prezioan. San Miguel kaleko 16 zenbakian dagoen SDAren dendan egin ahal izango dute ostegunera […]
Eneko Jauregi jokalaria ordezkatu behar izan zuten atzo Lezaman Albacete Balompieren aurka jokatutako partidako 58. minutuan, ezker hankako aurrealdean zauri sakona izan baitzuen. Klubeko zerbitzu medikoek zelaian bertan lehen aldiz sendatu ondoren, aurrelaria ospitalera eraman zuten. Ebakuntza-gelan aztertu ondoren, barruko eta kanpoko jostura egin zioten zauria ixteko. Bere itzulera berdegunera eboluzioaren arabera izango da. Informazio […]
Utilizamos Cookies propias y de terceros para analizar nuestros servicios y mostrarte publicidad relacionada con tus preferencias en base a un perfil elaborado a partir de tus hábitos de navegación (por ejemplo, páginas visitadas). Puedes obtener más información y configurar tus preferencias.