SD Amorebieta

Sociedad Deportiva Amorebietako lehen taldeak Real Zaragozari egingo dio bisita datorren igandean, martxoak 3, 18:30ean, LALIGA Hypermotioneko 29. jardunaldiari dagokion partidan. La Romareda zelaira joan eta bisitarien gunean kokatu nahi duten zale urdinek aldez aurretik erreserbatu beharko dituzte sarrerak, 15 euroko prezioan. San Miguel kaleko 16 zenbakian dagoen SDAren dendan egin ahal izango dute ostegunera arte. Gogoratu dendaren ordutegia 10:00etatik 13:00etara dela (asteazkenetan 17:00etatik 20:00etara ere irekitzen da).

Partekatu