Salgai daude SDAren txartelak Athletic Clubeko II Euskal Non-League Day ekimeneko sariak lortzeko
Sociedad Deportiva Amorebietak II Euskal Non-League Day ekimenean parte hartuko du. Athletic Clubek oinarri-futbolaren alde antolatutako jaia, pizgarriz beteriko egitarauarekin hitzartutako klubetarako eta tokiko zaleetarako, martxoaren 23an eta 24an ospatuko da, gizonezkoen Lehen Mailako nazioarteko geldialdia aprobetxatuz.
Euskal Non-League Day ekimenaren helburua da talde hitzartuek eta hauek ordezkatzen duten futbol hezitzaileak gizartean eta kirolean duten garrantzia azpimarratzea. Horretarako, merezi duten ikusgarritasuna eta aintzatespena ezagutzera emateaz gain, Athletic Clubek zozketa erakargarriak antolatu ditu tokiko zaleek festan eta Euskal Non-League Day jaialdiaren bigarren edizioan parte har dezaten.
IZUGARRIZKO SARIAK
Hitzartutako klub bakoitzak Athletic Clubek antolatutako zozketetarako txartel sorta bat jasoko du. Txartelaren prezioa 3 €-koa da, eta bildutako diru guztia hitzartutako klubarentzat izango da, eta hauek komunitateko gizarte-erakunde batera bideratu ahal izango du zenbatekoaren zati bat. SDAri dagozkion txartelak klubeko dendan eta Txoloneko tabernan eros daitezke.
Euskal Non-League Day dela eta, txartel sorta honetarako zozketatuko diren hiru sariak (bi orokor eta beste bat parte hartzen duen hitzartutako klub bakoitzerako) honako hauek dira:
1-Sarrera bikoitza, bi lagunentzako bidaia eta egonaldia gizonezkoen lehen taldearekin batera San Mamesetik kanpo jokatuko den LaLigako partida batera. Zenbaki guztiekin lehen sari orokorra da.
2-Sarrera bikoitza Lions Experience-rentzat San Mamesen jokatuko den LaLigako partida batean. Honen barne daude VIP eraztuneko eserlekuak, welcome pack-a, eta estadioaren barrura sartzea futbolarien etorrera barrutik bizitzeko, zelaian bertan egiten diren beroketak ikusteko, eta partida amaitzean lehoi batekin topaketa. Zenbaki guztiekin bigarren sari orokorra da.
3-San Mameseko partida baterako sarrera bikoitzak. Modu independentean zozketatuko dira hitzartutako klub parte-hartzaileen zelai bakoitzean. Zozketa partiden atsedenaldian egingo da, txartel sorta bakoitzari dagozkion zenbakien zerrenda bakarrik kontuan hartuta, hitzartutako klub bakoitzak bere zozketa egin ahal izan dezan. Irabazleak zelaian egon beharko du saria jasotzeko. SDAren zozketa SD Amorebieta B-Umore Ona partidaren atsedenaldian egingo da, Txolonen jokatuko dena martxoaren 23an edo 24an, oraindik zehazteke dagoen ordutegian.
Gainera, tokiko zelaietara bertaratzea sustatzeko, Athletic Clubek gizonezkoen lehen talde osoak sinatutako kamiseta bat, emakumezkoen lehen taldeak sinatutako kamiseta bat eta LaLigako partida baterako bi sarrera zozketatuko ditu martxoaren 23an eta 24an Twitterrera, Facebookera edo Instagramera #EuskalNonLeagueDay traola erabiliz oinarri-futboleko partida batean argazki bat igotzen duten pertsona guztien artean.