SD Amorebieta

Urdinek ezin izan dute bosgarren astea jarraian kateatu puntuak lortzen, Club Deportivo Leganesen aurka galdu baitute gaur gauean Lezaman jokatu den LALIGA Hypermotioneko 30. jardunaldiko partidan. Jandroren mutilek bat gehiagorekin jokatu dute lehen zatiko azken txanpatik eta gehiago izan dira norgehiagokaren hasiertatik. Izan ere, ez dute zigor hori merezi izan, baina futbola krudela izan da gaur zornotzarrekin.

Gureak ondo sartu dira partidara, konplexurik gabe lehen sailkatuaren aurka. Lehen abisua Dorriok eman du, arearen ertzetik zartako bat emanda, eta baloia gutxigatik joan da kanpora. Rabak, bisitariaren aldetik, aterik aurkitu ez duen tiro gurutzatu batekin erantzun du. Urdinek estutu egin dute golaren bila, hainbat korner kateatuz. Horietako batean, lehen zatiaren erdialdean, Erik Moranek baloia sareratzea lortu du, baina jokoz kanpo zegoen eta gola baliorik gabe geratu da.

Leganes jokalari bat gutxiagorekin geratu da 35. minutuan, Neyouk txartel gorria ikusi baitu Dorriori sarrera gogor bat egiteagatik area ertzean arriskuko jokaldia geldituz. Falta jaurtiketan, Morcik atezaina lan egitera behartu du 1-0ekoa ekiditzeko. Gureak markagailua irekitzear egon dira 42an Unzuetaren bitartez Nuñezen erdiraketa baten ostean, baina gurutzatutako burukada kanpora joan da oso gutxigatik. Gauzak horrela, norgehiagoka hasierako 0-0ekoarekin heldu da atsedenaldira.

Urdinak aldagelatik entxufatuta bueltatu dira eta aurkaria bigarren zatiaren hasieran giltzapetu dute. Dorrio eta Bustinzaren misilek ez dute saririk lortu. Gureek baloia mugitzen zuten zuloen bila, baina bisitarien atzelariak sendo zeuden zornotzarren etengabeko saiakerak geldiarazteko. Futbolean ez dago beti justizia eta gaur berriz ere ikusi da. Kontraeraso batean, Cruzek 0-1ekoa sartu 77an. Kolpea jaso ondoren, gureak etengabe saiatu dira berdinketa lortzeko helburuarekin. Guztiarekin joan dira golaren bila, baina gaur ezin izan dute aurkitu.

SD AMOREBIETA: Pablo Campos, Álvaro Núñez (82’ Eraso), Bustinza, Etxeita, Félix, Lasure (62’ Rayco), Sibo (73’ Yriarte), Erik Morán, Dorrio, Morci (73’ Loca) eta Unzueta.

CD LEGANÉS: Diego Conde, Nyom, Jorge Sáenz, Sergio González, Portillo (46’ Darko), Miguel (70’ Diego), Raba (46’ Luis Perea), Franquesa, Neyou, Undabarrena eta Miramón (20’ Cruz; 82’ Arambarri).

Gola: 0-1: Min. 77; Cruz.

Epailea: Lax Franco. Txartel gorria atera dio Neyou bisitariari 35ean. Sibo eta Erik Morán jokalariek txartel horia ikusi dute.

Partekatu