SDAko bazkideek Real Club Celtaren aurkako Kopako partidarako sarrerak eskuratzeko epea amaitu ondoren -joan den asteartean ireki zen eta gaur, hilak 26, itxi da-, klubak jakinarazten du tribunako sarrerak eskatu dituzten pertsona guztiek izango dutela euren eserlekua, zozketarik egin beharrik gabe. Bihartik aurrera (asteazkena, hilak 27), tribunarako sarrera eskatu duten bazkide guztiek klubeko dendara joan […]
Urdinek ezin izan dute punturik lortu 2023ko azken partidan, gaurko gau euritsuan Lezaman jokatu dena Alcorconen aurka. Felixek aurretik jarri ditu Jandroren mutilak atsedenaldira iritsi baino lehen, baina madrildarrek markagailuari buelta eman diote eta saria eskuratu dute jaitsiera postuetan dauden bi talderen arteko norgehiagokan. Partidako lehen abisua bisitariena izan da, Obi urdin ohiaren bitartez hasierako […]
Urdinek Real Club Celta de Vigoren aurka neurtuko dituzte indarrak urtarrilaren 7an, igandean, 12:00etan, Kopako final-hamaseirenetako lehian. Kanporaketa partida bakarrera erabakiko da Urritxen. Hitzordu horretarako, SDAko bazkideek aldez aurretik erosi beharko dituzte sarrerak klubaren dendan. Azpimarratu behar da, bazkide kopurua Urritxeren gaitasun osoa baino txikiagoa denez, guztiek ziurtatuta dutela sarrera, baina bihartik (hilak 19) hurrengo […]
Sociedad Deportiva Amorebietako lehen taldearen lan plangintza honako hau izango da datorren igandera arte, abenduak 24, azken orduko aldaketak gertatu ezean. Entrenamenduak Urritxen edo Txolonen egin ahal dira. Abenduak 18, astelehena 11:00 Entrenamendua Abenduak 19, asteartea 11:00 Entrenamendua Abenduak 20, asteazkena 11:00 Entrenamendua (ateak itxita) Abenduak 21, osteguna 10:30 Entrenamendua 21:30 LaLiga Hypermotioneko partida Lezaman: […]
Urdinek ostegun honetan, abenduaren 21ean, jokatuko dute 2023ko azken partida, Alcorconen aurka izango dena Lezaman 21: 30etik aurrera. Urtea ahalik eta ondoen agurtzeko, SD Amorebietako bazkide guztiek doako bi sarrera izango dituzte eskura partida honetarako. Gonbidapen hauek klubaren denda ofizialean bakarrik eskuratu ahal izango dira gaurtik ostegunera arte. Lezaman ezin izango dira jaso partida geunean. […]
Urdinek taulak sinatu dituzte Real Zaragozaren aurka Jandro Castro entrenatzailearen estreinaldian, gaurko arratsalde hotzean Lezaman jokatu den LaLiga Hypermotioneko 20. jardunaldiko partidan. SDA hobeto sartu da norgehiagokara eta aurrea hartzea lortu du Felixen gol bati esker, baina Aragoiko taldeak atsedenaldia baino lehen ezarri du behin betikoa izan den 1-1ekoa, penaltiz. Gureak aurkaria baino hobeto zelairatu […]
Sociedad Deportiva Amorebieta eta Villarreal Club de Futbol akordio batera heldu dira Jandro Castroren eskubideak lagatzeko (Mieres, 1979-02-27). Urdinen entrenatzaile berriak denboraldi bukaerara arte sinatu du eta Villarreal C taldetik dator. 2022ko udan iritsi zen bertara CD Acero taldetik, eta bertan hasi zuen bere ibilbidea entrenatzaile gisa, futbolari bezala ibilbide luzea egin ondoren. Jokalari zen […]
Sociedad Deportiva Amorebietak jakinarazten du urdinen kirol-zuzendaria, Asier Goiria, Haritz Mujikarekin bildu dela gaur Zuzendaritza Batzordeak lehen taldeko entrenatzaile gisa ordezkatzeko hartutako erabakia ezagutarazteko. Erabaki mingarria da, taldearen sailkapen-egoera dela eta hartutakoa, ligako txapelketan norabidea zuzentzen lagunduko duelakoan. SDAko Zuzendaritza Batzordeak Haritz Mujikari bere esker ona adierazi nahi dio urdinen aulkian egindako lanagatik, bere profesionaltasunagatik, […]
Urdinek Real Zaragozaren aurka neurtuko dituzte indarrak igande honetan, abenduak 17, Lezaman 18:30etik aurrera LaLiga Hypermotioneko 20. jardunaldiari dagokion neurketan. Partida egunean ez da sarreren salmentarik egongo leihatilan, beraz, aldez aurretik bakarrik erosi ahal izango dira. Harmaila bisitariari dagozkion sarrera guztiak Zaragozara bidali dira eta Aragoiko klubak berak kudeatuko du bere zaleentzako sarreren salmenta. Sociedad […]
Sociedad Deportiva Amorebietako lehen taldeak hurrengo lan plangintza izango du datorren igandera arte, abenduak 17, azken orduko aldaketak gertatu ezean. Entrenamenduak Urritxen edo Txolonen egin ahal dira. Abenduak 11, astelehena 10:30 Entrenamendua Abenduak 12, asteartea Atsedena Abenduak 13, asteazkena 10:30 Entrenamendua Abenduak 14, osteguna 10:30 Entrenamendua Abenduak 15, ostirala 10:30 Entrenamendua Abenduak 16, larunbata 16:30 […]
Utilizamos Cookies propias y de terceros para analizar nuestros servicios y mostrarte publicidad relacionada con tus preferencias en base a un perfil elaborado a partir de tus hábitos de navegación (por ejemplo, páginas visitadas). Puedes obtener más información y configurar tus preferencias.