SD Amorebieta

Jon Morcillo futbolariak erorikoa izan zuen joan den asteburuan Lezaman Racing Club de Ferrolen aurka jokatutako partidaren lehen zatian eta, ondorioz, ezker besoan bendajea zuela amaitu behar izan zuen neurketa. Egindako proba medikoen arabera, ezkerreko eskumuturrean erradio distala hautsi zaio, mugitu barik. Bere itzulera berdegunera eboluzioaren arabera izango da. 

Informazio hori klubeko zerbitzu medikoen eta futbolariaren baimenarekin argitaratzen da.

Partekatu