SD Amorebieta

Sei aste geroago urdinek porrota jaso dute, igoeraren borrokan sartuta dagoen Real Valladoliden aurka 0-3 galdu egin baitute gaur Lezaman jokatutako LALIGA Hypermotionen 36. jardunaldiko partidan. Felixen kanporatze eztabaidagarria, lehen zati parekatu baten azken txanpan, neurketa markatu du  eta talde bisitariak bigarren zatiaren hasieran hartu du abantaila Escuderoren bi golekin geldikako jokaldietan.

Norgehiagoka oso berdinduta abitatu da, dominatzaile argirik eta abagune aipagarririk gabe hasierako tartean. Egoera aldatzear izan dira urdinak 19. minutuan, zornotzarren presioak bisitariak euren area barruan baloia galtzea eragin duenean. Zoritxarrez, Edwardsek ez du lortu jaurtiketa konektatzea eta aukera ondoriorik gabe amaitu da. 30. minutuan erantzun dute gureek, Bustinzaren bitartez. Talde jokaldi on bat aprobetxatuz iritsi da areara eta bere errematea langatik gertu atera da. Neurketak alai jarraitu du Magunagoitiaren hegaldia eragin duen Escuderoren zartako batekin.

40. minutuan partidan eragin oso garrantzitsua izan duen jokaldi bat gertatu da. Epaileak, VAR-ean aztertu ondoren, txartel gorria erakutsi dio Felixi area ertzean egindako falta batengatik. Berdegunean bat gutxiagorekin jarraitu behar. Gureak arazorik gabe iritsi dira atsedenaldira hasierako markagailuarekin, baina Valladolidek aurrea hartzea lortu du bigarren zatiaren hasieran. Escuderok, 48.ean, 0-1ekoa egin du buruz korner baten ostean. Hiru minutu geroago, alboko falta bat aprobetxatuz, jokalari berak 0-2koa sartu du. Urdinek borrokan jarraitu badute ere, ez da izan desabantaila murrizteko modurik. Aldea azken txanpan handitu da Marcos Andreren golarekin. Burua gora eta datorren asteburuan El Plantion Burgosen aurka jokatuko den lehian pentsatzera.

SD AMOREBIETA: Magunagoitia, Álvaro Núñez, Bustinza, Etxeita, Félix, Lasure (57’ Morci), Sibo (73’ Carbonell), Erik Morán (57’ Yriarte), Dorrio, Edwards (46’ Gayà) eta Jauregi (68’ Unzueta).

REAL VALLADOLID: Masip, Luis Pérez, Meseguer (86’ Juric), Boyomo, Monchu, Moro (64’ Amath), Oliveira, Escudero (64’ Lucas Rosa), Negredo (66’ Marcos André), Anuar (46’ Iván Sánchez) eta Tárrega.

Golak: 0-1: Min. 48; Escudero. 0-2: Min. 51; Escudero. 0-3: Min. 84; Marcos André.

Epailea: Orellana Cid. Txartel horria atera dio Felixi 40. minutuan. SDA-ko Lasure, Bustinza eta Etxeita; eta Anuar eta Juric bisitariei txartel horiak erakutsi dizkie.

Partekatu