SD Amorebieta

Urdinek puntu itzela lortu dute El Plantion, non inork ez du garaipenik lortu LALIGA Hypermotionen 37 jardunaldi jokatu ondoren. Gureek beste behin erakutsi dute ez dutela inoiz amore ematen. 2-0 galtzen joan arren, borrokan jarraitu dute eta berdinketa lortu dute Morcik bi minututan egindako bi golekin.

Etxeko taldeak berehala eman du lehen abisua langara joan den Curroren erdiraketa bati esker. Eta 7. minutuan benetan jo du. Fer Niño buruz buru geratu da Magunagoitiarekin eta ez du barkatu. Atezain zornotzarrari hegaz egitea egokitu zaio lehen ordu laurdena bete eta gutxira, Joni Montielen zartako bat desbideratzeko.

Pixkanaka, gureek etxekoen nagusitasuna neutralizatzea lortu du, eta aurkariaren area inguratu dute jabetza luzeekin. Hala ere, azken metroetan ez ziren aukera argiak sortzeko gai. Lehia atsedenaldira iristear zegoenean iritsi dira urdinen bi aukera onenak, biak Morcik area ertzetik egindako saiekeren bitartez, Carori lan egitera behartuz. Bigarrenean, aldaratzea Jauregik harrapatu du, baina bere jaurtiketa atezainaren eta atzelari baten artean itxi dute. Gure taldearen momenturik onenean aldagelarako bidea egitea tokatu da.

Lehenengo zatia bezala, bigarrena ere kolpe batekin hasi da. Currok 2-0ekoa egin du 47. minutuan. Gureek Morani egindako falta bat eskatu dute jokaldiaren hasieran, baina ez da adierazi. Bi areatan albiste aipagarririk gabe jarraitu du neurketak. Gero eta euri gehiago egiten hasi da. Gero kazkabarra indartsua agertu da eta epaileek 59. minutuan partida gelditzeko erabakia hartu dute. Berriro ekin diote 67an. 

Gureak ondo bueltatu dira, nagusi jokoan, baina ez zuten zulorik aurkitzen aurkariaren atzealdean. Kontraeraso batean, Fer Niñok hirugarrena egiteko aukera bikaina izan du 75.ean. Magunagoitiak sahiestu du geldiketa miresgarri batekin. 0-3 posibletik 2-2ra pasatu da hiru minututan. Jon Morcillo Conesak kapa eta antifazea jarri ditu bi gol sartzeko 77an eta 78an -bigarrena benetan ikusgarria-, markagailuan berdinketa ezarriz El Plantiora joan diren 300 zale zornotzarren gozamenerako. Azken txanpan edozer gertatu ahal izan da. Etxekoak erasoan murgildu dira, baina Magunagoitiaren eskularruekin eta talde sendo eta solidario batekin egin dute topo. Gureek abaguneak sortu dituzte era, argienak Raycok eta Morcik izan dituzte, baina 2-2koa ez da mugitu.

BURGOS CF: Caro, Arroyo (96’ Borja), Fer Niño (96’ Edu Espiau), Bermejo, Appin (88’ Dani Ojeda), Curro, Córdoba, Grego, Joni Montiel, Mumo eta Matos.

SD AMOREBIETA: Magunagoitia, Álvaro Núñez, Bustinza, Etxeita, Gayà (57’ Unzueta), Lasure, Sibo, Erik Morán (96’ Rayco), Dorrio, Morci eta Jauregi (89’ Yriarte).

Golak: 1-0: Min. 7; Fer Niño. 2-0: Min. 47; Curro. 2-1: Min. 77; Morci. 2-2: Min. 78; Morci. 

Epailea: Fuentes Molina. Txartel horiak atera dizkie Burgoseko Grego eta Joni Montiel jokalariei; eta SDAko Lasure, Erik Morán eta Raycori.

Partekatu