SD Amorebieta

Urdinek Real Valladolid CF taldearen aurka jokatuko dute datorren larunbatean, apirilak 20, LALIGA Hypermotionen 36. jardunaldiari dagokion norgehiagoka. Neurketa honetarako sarrerak klubeko dendan salduko dira gaurtik, hilak 15, ostiralera arte, hilak 19, ohiko ordutegian: 10:00etatik 13:00etara -asteazkenetan 17:00etatik 20:00etara ere irekitzen da-. Partida egunean ezin izango da sarrerarik erosi Lezamako leihatiletan.

Oraingo honetan, SDAko bazkideek sarrera gehigarri bat erosteko aukera izango dute, 5 euroko prezioan, neurketara lagun bat eramateko. Gainerako sarrerak publiko orokorrarentzat 25 euroko kostua izango dute (10 euro 16 urtetik beherakoentzat). Athletic Clubeko bazkideek, erakunde zuri-gorriarekin dagoen akordioaren ondorioz, 20 euroren truke eskuratu ahal izango dituzte.

Partekatu