SD Amorebieta

Urdinek Burgos Club de Futbol taldeari egingo diote bisita datorren larunbatean, apirilak 27, LALIGA Hypermotioneko 37. jardunaldiari dagokion partidan. 16:15etan abitatuko den neurketa garrantzitsu honetara joan nahi duten jarraitzaileek sarrerak erosteko aukera izango dute SDAren dendan. Gainera, autobus bat antolatuko da zale zornotzarrei bidaia errazteko.

Sarrerek 15 euroko prezioa izango dute eta autobus-txartelak (joanekoa + itzulerakoa) 20 euro balioko du. Autobusa 09:30ean irtengo da anbulatorioko geltokitik eta partida amaitutakoan Amorebieta-Etxanora itzuliko da. Sarrerak eta autobus txartelak salgai egongo dira klubeko dendan bihartik (astelehena, hilak 22) ostegunera arte. Gogoratu dendaren ordutegia 10:00etatik 13:00etara dela eta asteazkenetan 17:00etatik 20:00etara ere irekitzen dela.

Animatu eta bidaiatu Burgosera urdinei laguntzera!

Partekatu