SD Amorebieta

Urdinek berriro egin dute. Aurreko asteetan Zaragozari eta Andorrari egindako bisitetan bezala, Jandroren mutilek hiru puntuak eskuratu dituzte Levante UD taldearen zelai zailaean azken txanpan. Etxekoek aurrea hartu dute bigarren zatiaren erdialdean, baina gureek euren kalitatea eta bihotza erakutsi dute berriro, eta emaitza irauli dute Jauregik 68. minutuan eta Unzuetak 89. minutuan sartutako golekin.

Partida oso bizi abiatu da eta bi aldeetan oso aukera argiak izan dira. Talde granotak eman du abisua lehenengo, baina Magunagoitiaren eta langaren artean gola eragotzi dute 3. minutuan. Gureek 7.ean erantzun dute, Edwardsi milimetro batzuk bakarrik falta izan zaizkionean larrua sarera sartzeko. Jauregik izan du abagune argiagoa 12. minutuan, baina Andres Fernandezen geldiketa bikain batekin egin du topo. Minutuek aurrera egin ahala, kolpe trukaketa basati hori bertan behera geratu da. Levantek denbora gehiago erabiltzen zuen baloia, baina urdinek ez zuten pitzadurarik erakusten. Gureek ere jokoa menderatzeko gaitasun ona erakusten zuten, eta, jabetza luze baten ondoren, Dorriok area barruan egindako erremate arriskutsuak defentsa baten gorputzean jo du. 31n etxeko taldea izan da goletik gertu egon dena, baina Alex Muñozen saiakera sarearen albo batera joan da. 40an, Magunagoitiak hegan egin du Brugueren gola ekiditzeko eta hasierako markagailuari eusteko.  0-0eko horrekin heldu da norgehiagoka atsedenaldira.

Aldageletatik igaro ostean, Levante gogotsu bueltatu da berdegunera, golaren bila. Urdinei gogor defendatsea tokatzen zitzaien aurkariari aukerak ez emateko. Gureek etxekoen hasiera bortitzari eusteko gai izan dira eta pixkanaka metroak aurrera egitea lortu dute berriro. Egoera kontrolpean zegoela zirudienean, Pablo Martinezek 1-0ekoa egin du jaurtiketa on batekin 65. minutuan. Baina Amorebieta honi oso gogor jipoitu behar zaio lurrera botatzeko. 1-1ekoak ez du itxaron. Jauregik Erik Moranen zentro bat ehizatu du 68. minutuan berdinketa itzultzeko. Golak on egin dio talde zornotzarrari eta minutu askotan zehar baloiaz jabetu da. Azken txanpan sartuta, Levantek, 17.000 pertsona baino gehiagok harmailetan bultzatuta, garaipenaren bila jo du. Unzuetak ederki aprobetxatu du kontraerasoan ihes egiteko eta Andres Fernandez gainditzeko 89. minutuan. Garaipen berri bat ahal dela sinesten jarraitzeko.

Levante UD: Andrés Fernández, Álex Muñoz, Dela, Brugué, Dani Gómez (79’ Alex Valle), Pablo Martínez, Fabricio (79’ Bouldini), Maras, Róber Ibáñez (60’ Carlos Álvarez), Algobia (79’ Lozano) eta Andrés García.

SD Amorebieta: Magunagoitia, Álvaro Núñez, Bustinza, Etxeita, Félix, Lasure, Sibo, Erik Morán (79’ Carbonell), Dorrio (86’ Rayco), Edwards (70’ Jorge Mier) eta Jauregi (86’ Unzueta).

Golak: 1-0: Min. 65; Pablo Martínez. 1-1: Min. 68; Jauregi. 1-2: Min. 89; Unzueta.

Epailea: Cid Camacho. Txartel horia aterai dio Félixi.

Compártelo