Últimas entradas: SD Amorebieta

SD Amorebieta 1-1 CD Numancia: Urdinek Numanciaren aurka berdindu dute aurredenboraldiko hirugarren partidan

Urdinek aurredenboraldiko hirugarren neurketa jokatu dute gaur arratsaldean Urritxen. Lehen Federazioko liga txapelketako multzo berean egongo den Club Deportivo Numancia talde historikoaren aurka neurtu dituzte indarrak. Lagunartekoa banako berdinketarekin bukatu da. Bi golak atsedenaldiaren ostean iritsi dira. Bisitariek aurrea hartu dute bigarren zatiaren hasieran eta Youssef Issakhik behin betiko 1-1ekoa sartu du amaiera baino 10 […]

Leer más

Jorge Yriarte, SD Eibarrek utzita, zelai erdirako errefortzu berria

Jorge Yriarte González (Barquisimeto, Venezuela, 2000-3-4) futbolariak Sociedad Deportiva Amorebietan jokatuko du lagatu gisa 2022-23 denboraldian, Sociedad Deportiva Eibarrekin lortutako akordioaren ostean. Bigarren urtez jarraian, erdilari gazteak armaginen lehen taldearekin burutu du aurredenboraldia. Yriarte, Venezuelako selekzioko behe mailetako internazionala, 2019ko udan iritsi zen Ipuruako klubera bere herrialdeko Deportivo Lara taldetik, 19 urterekin, hilabete batzuk lehenago […]

Leer más

Lan plangintza abuztuaren 14ra arte

Sociedad Deportiva Amorebietako lehen taldeak hurrengo lan plangintza izango du datorren igandera arte, hilak 14, azken orduko aldaketak gertatu ezean.  Abuztuak 8, astelehena 10:30 Entrenamendua Urritxen  Abuztuak 9, asteartea 10:30 Entrenamendua Urritxen Abuztuak 10, asteazkena 19:00 Lagunarteko partida Urritxen: SD Amorebieta-CD Numancia Abuztuak 11, osteguna Jarduera berezia Abuztuak 12, ostirala 10:30 Entrenamendua Urritxen Abuztuak 13, […]

Leer más

SD Amorebieta 0-2 Osasuna Promesas: Futbola Urritxera itzuli da aurredenboraldiko bigarren norgehiagokan

Urdinek denboraldi-aurreko bigarren partida jokatu dute gaur goizean, lehenengoa Urritxen, non beste hiru izango dituzte Lehen Federazioa hasi baino lehen. Haritz Mujikaren taldeak ligako txapelketan arerio izango den talde batekin neurtu ditu indarrak, Osasuna Promesasen kontra. Bisitariek 0-2ko emaitzarekin lortu dute garaipena. Lehen zatia entretenigarria izan da, zelaiaren bi aldeetan aukerak izan direlarik. Aiarzak eman […]

Leer más

OHIKO BATZAR OROKORRERAKO DEIALDIA

Sociedad Deportiva Amorebietako bazkideei dei egiten zaie Zelaieta Zentroan egingo den Ohiko Batzar Nagusira. Lehen deialdia 2022ko abuztuaren 22an izango da, 18:30ean, eta bigarren deialdia egun berean, 19: 00etan. Bigarren deialdian bazkideen % 10 agertzen ez bada, Batzarra hirugarren deialdian egingo da, leku berrian, 2022ko abuztuaren 23an, 19:00etan. (OHARRA.- Aurreikuspenen arabera, Batzarra hirugarren deialdian egingo […]

Leer más

Iker Seguinek bere mitoa handitzen jarraituko du

 Urritxek Iker Seguín Ciden (Eibar, 1989-07-12) futbolaz eta hanka ezker bikainaz gozatzen jarraituko du. Izan ere, Sociedad Deportiva Amorebietak eta aipatutako jokalariak akordio bat lortu dute 2017-18 denboralditik kapitainaren besokoa eraman duen futbolariak talde zornotzarraren koloreak defendatzen jarrai dezan 2022-23 denboraldian. Beraz, 2015eko udan Real Unionetik heldutako eibartarrak bere mitoa handitzen jarraituko du Urritxeko klubean. […]

Leer más

Aurredenboraldian Urritxen jokatuko diren partidetarako sarrerak doakoak izango dira

Pasa den ostiralean Atxabalpen Eibarren aurka jokatutako partidaren ondoren, urdinek beste bost norgehiagoka afrontatuko dituzte liga txapelketa hasi aurretik. Horietako lau Urritxen izango dira: – SDA-Osasuna Promesas. Abuztuaren 6an, larunbata, 11:30ean. – SDA-Numancia. Abuztuaren 10ean, asteazkena, 19:00etan. – SDA-Bilbao Athletic. Abuztuaren 13an, larunbata, 11:30ean. – SDA-Sestao River. Abuztuaren 20an, larunbata, 11:30ean. Nahi duten zale guztiak […]

Leer más

Lan plangintza abuztuaren 7ra arte

Sociedad Deportiva Amorebietako lehen taldeak hurrengo lan plangintza izango du datorren igandera arte, abuztuak 7, azken orduko aldaketak gertatu ezean.  Abuztuak 1, astelehena 10:30 Entrenamendua Urritxen  Abuztuak 2, asteartea 10:30 Entrenamendua Urritxen Abuztuak 3, asteazkena 10:30 Entrenamendua Urritxen Abuztuak 4, osteguna 10:30 Entrenamendua Urritxen Abuztuak 5, ostirala 10:30 Entrenamendua Urritxen Abuztuak 6, larunbata 11:30 Lagunarteko […]

Leer más

Akordioa Levanterekin Toni Herreroren lagapenerako

Toni Herrero Oliva (Sagunto, 2001-05-12) futbolariak Sociedad Deportiva Amorebietan jokatuko du denboraldia amaitu arte. Lagatu gista dator Levante UD klubetik, non lehen taldearekin ekin dio aurredenboraldiari. Herrero, ezker hegaleko atzelari gisa aritzen dena, Espainiako selekzioaren behe mailekin internazionala da, 18 urtez azpikoan, 19 urtez azpikoan eta 20 urtez azpikoan jokatu du eta. Azken hiru denboraldietan […]

Leer más

SD Eibar 5-2 SD Amorebieta: Porrota aurredenboraldiko lehen lagunartekoan

Urdinek 2022-23 aurredenboraldiko lehen lagunartekoa jokatu dute gaur arratsaldean, Sociedad Deportiva Eibarren aurka. LaLiga SmartBankeko taldea maila gorenera igotzeko hautagaietako bat izango da berriro. Norgehiagoka Atxabalpen izan da eta talde armaginak 5-2 irabazi du, bere denboraldi-aurreko laugarren partidan. Josué Dorrio eta Urko Izeta izan dira zornotzarren golegileak, aurreko hiru partidetan golik jaso ez duen talde […]

Leer más