SD Amorebieta

Pasa den ostiralean Atxabalpen Eibarren aurka jokatutako partidaren ondoren, urdinek beste bost norgehiagoka afrontatuko dituzte liga txapelketa hasi aurretik. Horietako lau Urritxen izango dira:

– SDA-Osasuna Promesas. Abuztuaren 6an, larunbata, 11:30ean.

– SDA-Numancia. Abuztuaren 10ean, asteazkena, 19:00etan.

– SDA-Bilbao Athletic. Abuztuaren 13an, larunbata, 11:30ean.

– SDA-Sestao River. Abuztuaren 20an, larunbata, 11:30ean.

Nahi duten zale guztiak Urritxera doan sartu ahal izango dira aipatutako lagunartekoak ikustera.

Gainera, Haritz Mujikak zuzentzen duen taldeak Urbieta bisitatuko du abuztuaren 18an, osteguna, 19:00etan, Gernikaren kontra jokatzeko.

Partida hauetarako, Urritxera etortzeko interesa duten komunikabideei aldez aurretik jakinaraztea eskatzen zaie, prentsa@sdamorebieta.eus posta elektronikoaren bidez, klubak komunikabideetako profesionalen lana erraztu ahal izateko.

Partekatu