SD Amorebieta

Urdinek denboraldi-aurreko bigarren partida jokatu dute gaur goizean, lehenengoa Urritxen, non beste hiru izango dituzte Lehen Federazioa hasi baino lehen. Haritz Mujikaren taldeak ligako txapelketan arerio izango den talde batekin neurtu ditu indarrak, Osasuna Promesasen kontra. Bisitariek 0-2ko emaitzarekin lortu dute garaipena.

Lehen zatia entretenigarria izan da, zelaiaren bi aldeetan aukerak izan direlarik. Aiarzak eman du abisua zornotzarren aldetik, bi jaurtiketa on eginda lehen minutuetan, saririk gabe. Ordu erdira heldu aurretik, nafarrak markagailua irekitzeko zorian egon dira. Jonmik geldiketa itzel batekin saihestu du. Izetak 1-0ekoa lortu nahi izan du atsedenaldia baino pixka bat lehenago, baina aldagelara joan aurretik gola lortu duena Osasuna izan da Yoldiren bitartez.

Urdinak markagailua berdintzeko zorian izan dira bigarren zatia hasi eta berehala, Bujanek atezainaren geldiketa bikain batekin topo egin duenean. Handik gutxira, meritu handiko geldiketak egin dituen Goiriak gola ekidin du baloia kornerrera bidaliz. Sakean, Jon De Luisek 0-2koa egin du buruz. Azken ordu erdian, bi taldeek golaren bila jarraitu dute, asmatu ezinik, eta minutuak pilatzen jarraitu dituzte liga hasierara baldintza onetan iristeko asmoz.

SD AMOREBIETA: Jonmi, Intxausti, Garro, Xiker, Toni Herrero, Albisua, Antonio, Víctor López, Buján, Aiarza eta Izeta. Aulkitik Goiria, Ube, Youssef, Dorrio eta Leiza atera dira.

OSASUNA PROMESAS: Valencia, Moreno, Dufur, Muñoz, Pau, Inach, Yoldi, Mutilva, Adama, Tomé eta Sancho.  Aulkitik Darío, Rabadan, Xabi, Eneko, Azcona, Irurita, Jon De Luis, Iván, Dufur eta Osambela atera dira. 

Golak: 0-1: Min. 44; Yoldi. 0-2: Min. 58; Jon De Luis.

Epailea: Aimar Velasco.

Compártelo