Jorge Yriarte, SD Eibarrek utzita, zelai erdirako errefortzu berria
Jorge Yriarte González (Barquisimeto, Venezuela, 2000-3-4) futbolariak Sociedad Deportiva Amorebietan jokatuko du lagatu gisa 2022-23 denboraldian, Sociedad Deportiva Eibarrekin lortutako akordioaren ostean. Bigarren urtez jarraian, erdilari gazteak armaginen lehen taldearekin burutu du aurredenboraldia.
Yriarte, Venezuelako selekzioko behe mailetako internazionala, 2019ko udan iritsi zen Ipuruako klubera bere herrialdeko Deportivo Lara taldetik, 19 urterekin, hilabete batzuk lehenago Copa Libertadores txapelketa ospetsuan debuta egin ondoren. Azken hiru denboraldietan Eibarren bigarren taldean aritu da, CD Vitorian, non zelai erdian funtsezko jokalaria izan da. Bere lan onak lehen taldearekin hainbat partida ofizialetako deialditan sartzeko balio izan dio, baina oraingoz lagunarteko neurketetan baino ezin izan du parte hartu. Adibidez, uztailaren 29an, Atxabalpen, bere taldekide berrien aurka jokatutako norgehiagokan.
Ongi etorri, Jorge!