SD Amorebieta

 Urritxek Iker Seguín Ciden (Eibar, 1989-07-12) futbolaz eta hanka ezker bikainaz gozatzen jarraituko du. Izan ere, Sociedad Deportiva Amorebietak eta aipatutako jokalariak akordio bat lortu dute 2017-18 denboralditik kapitainaren besokoa eraman duen futbolariak talde zornotzarraren koloreak defendatzen jarrai dezan 2022-23 denboraldian.

Beraz, 2015eko udan Real Unionetik heldutako eibartarrak bere mitoa handitzen jarraituko du Urritxeko klubean. Seguinek bere zortzigarren urtea jarraian afrontatuko du talde urdinean. Iritsi zenetik, 196 partida ofizial jokatu ditu. Neurketa horietan 18 gol sartu eta asistentzia ugari eman ditu, horietako bost aurreko denboraldian LaLiga SmartBanken.

Eskerrik asko, Seguín!

Partekatu