Lehen garaipena ligan!
Urdinek ligako lehen garaipena lortu dute gaur arratsaldean Astilleron Real Racing Cluben bigarren taldearen aurka jokatutako hirugarren jardunaldiko lehian. Jon Castrilloren taldeak partida oso ona jokatu du eta aukera ugari sortu ditu. Bi sartu dira, bata hasierako zatian Iker Torreren bitartez eta bigarrena azken txanpan Josep Diazen zigiluarekin. Aurkariak ere aukerak sortu ditu, baina gureek sekulako lana egin dute defentsan eta Murgoitio inspiratuta egon da atea hutsean uzteko.
SDA oso ondo sartu da partiduan, aurkariaren area hasieratik inguratuz. Larralde buruz buru geratu da atezainarekin 5. minutuan, Hernaizek baloia espaziora bidali ostean, baina defentsa bat iritsi da azken unean jaurtiketa saihesteko. Agirrek Laro atezainaren eskularruak zikindu ahal izan ditu 7. minutuan, Etxanizek area barruan egindako pase baten ondoren. 10. minutuan iritsi da saria 0-1ekoarekin, Iker Torreren burukada itzel baten bidez Muguruzak jaurtitako korner bat baliatuz.
Gureek estutzen jarraitu dute. Hala ere, Rayo Cantabriak ere abisua eman du 20. minutuan, Mejiak areaz kanpotik egindako jaurtiketarekin. Murgoitiok esku ona atera du gola ekiditzeko. Argiagoa izan da abantaila handitzeko Caboren aukera, Etxaniz eta Larralderen arteko konbinazio on baten ondoren. Laroren geldiketa ikaragarri batekin egin du topo. Aurkariak metroak aurreratzea lortu du lehen zatiko azken txanpan, gure taldeak defentsan gogor lan egitera behartuz markagailuan aldea mantentzeko. Hala ere, atsedenaldia baino lehenagoko azken abagunea urdinek egin dute Ederren bitartez jaurtiketa gurutzatu batekin, kanpora joan dena gutxigatik.
Aldageletatik igaro ondoren, bi aldeetan egon dira aukera onak. Larraldek oso argia izan du 56. minutuan Etxanizen pasearen ostean, baina jaurtiketa kanpora joan zaio buruz burukoan. Urdinei lanean gogor jarraitzea egokitu zaie abantailari eusteko. Bi taldeek arrisku sentsazioa ematen zuten eta SDAk asmatu du 80. minutuan abantaila handitzeko. Lasaitasunaren gola Josep Diazek sartu du, Agirrek hegaletik egindako erdiraketa errematatuta, Erik Moranek ondo borrokatutako baloi baten ondoren. 0-2 eta lehen garaipen urdina liga txapelketan.
RAYO CANTABRIA: Laro, Álvaro, Junior Bita (76’ Fuentevilla), Hugo Martín (76’ Diouf), Rodri (46’ Boyko), Solórzano (68’ Gaby), Javi García, Héctor Mejía, Castellanos, Hugo Pérez eta Gaitán.
SD AMOREBIETA: Murgoitio, Muguruza (84’ Ajuriagoikoa), Iker Torre, Diaz de Alda, Hernaiz, Intxausti (84’ Entrecanales), Eder, Agirre, Larralde (78’ Erik Morán), Cabo (65’ Guillermo) eta Etxaniz (65’ Josep Díaz).
Golak: 0-1: Min. 10; Iker Torre. 0-2: Min. 80; Josep Díaz.
Epailea: Hugo Alonso. Txartel horiak: Castellanos; eta Eder, Larralde, Hernaiz eta Guillermo.