Errege Kopako SD Amorebieta-UD Logroñés neurketako sarrerei buruzko informazioa
Urritxek Errege Kopako lehen kanporaketari dagokion lehia hartuko du urriaren 28an, 20:00etan. Urdinek UD Logroñesen aurka neurtuko dituzte indarrak partida bakarrera erabakiko den kanporaketan. SD Amorebietako bazkideentzako sarrerak bihar, osteguna, hilak 15, jarriko dira salgai klubaren dendan. Bihartik aurrera, bisitarientzako sarrerak ere erosi ahal izango dira, kasu honetan online https://sdamorebieta.compralaentrada.com plataformaren bidez. SDAko bazkide ez direnentzako sarrerak hilaren 23tik aurrera jarriko dira salgai, orduan amaitzen baita bazkideentzat ezarritako lehentasun-epea.
SDAko BAZKIDEENTZAKO SARRERAK
SDAko bazkideentzako sarrerak bihar, osteguna, hilak 15, jarriko dira salgai klubeko dendan, hilaren 23ra arte. Prezioak honako hauek izango dira:
– Harmaila: 20 euro
– Orokorra: 15 euro
– Haurrentzat: 5 euro
BISITARIEN ZALEAK
UD Logroñeseko zaleentzako sarrerak ere salgai egongo dira bihar, osteguna 15, online https://sdamorebieta.compralaentrada.com/ webgunean. Sarrera hauek gune orokorrean egongo dira eta 20 euroko prezioa izango dute.
BAZKIDE EZ DIRENENTZAKO SARRERAK
Urriaren 23ra arte ezarritako SDAko bazkideentzako lehentasun-epea amaitu ondoren, klubeko bazkide ez direnentzako sarrerak salgai jarriko dira. Aurrez aurre erosi ahal izango dira dendan, prezio hauekin:
– Bazkide ez direnak tribunan: 25 euro
– Bazkide ez direnak orokorrean: 20 euro
– Bazkide ez diren haurrak: 10 euro