Últimas entradas: SD Amorebieta

Real Zaragoza 1-1 SD Amorebieta: Partida bikaina, sari eskasa

Urdinak garaipena lortzetik gertu egon dira La Romaredara egindako bisitan. Oso gertu. Zelai zaila zen, Real Zaragoza bere azken hiru partidak etxean irabaztetik zetorren eta. Hain gertu, etxekoen behin betiko 1-1ekoa neurketako azken jokaldian heldu dela. Minutu batzuk lehenago, 77.ean, Óscar Gilek 0-1ekoa lortu du korner baten egindako burukada eder batekin. Haritz Mujikaren mutilen partida […]

Leer más

Lan plangintza martxoaren 27ra arte

Sociedad Deportiva Amorebietako lehen taldeak hurrengo lan plangintza izango du datorren igandera arte, hilak 27, azken orduko aldaketak gertatu ezean. Martxoak 21, astelehena 10:30 Entrenamendua Urritxen Martxoak 22, asteartea Atsedena Martxoak 23, asteazkena 10:30 Entrenamendua Artunduagan Martxoak 24, osteguna 16:00 Entrenamendua Urritxen (ateak itxita) Entrenamenduaren aurretik, Haritz Mujika entrenatzailearen prentsaurrekoa Real Zaragozaren aurkako norgehiagokaren atarian […]

Leer más

SD Amorebieta 0-0 AD Alcorcón: Golik gabeko berdinketa Lezaman

Urdinek ezin izan dute garaipena lortu gaur Lezaman jokatu den SmartBank Ligako 32. jardunaldiko partidan, AD Alcorconen aurka. Bi taldeak puntu premiarekin iritsi dira neurketara jaitsiera postuetatik irteteko lehian, baina golik gabe bukatu da eta biek puntu bakarrarekin konformatu behar izan dute. Partida bizia abiatu da eta bi aldeetan egon dira abisuak hasierako minutuetan. Lehenengoa […]

Leer más

SD Amorebieta-AD Alcorcon partidarako sarrerei buruzko informazioa

Sociedad Deportiva Amorebietako bazkideak bazkide-txartelarekin sartu beharko dira Lezamara igande honetan, martxoak 20, AD Alcorconen aurkako neurketara. Norgehiagoka, SmartBank Ligako 32. jardunaldiari dagokiona, 14:00etan abiatuko da.   Bestalde, partidaren egunean bertan sarrerak salgai egongo dira Lezamako leihatiletan, neurketa hasi baino ordu eta erdi lehenago zabalduko direnak. Publiko orokorrarentzako prezioa 25 eurokoa izango da. Haurrentzako sarrerak […]

Leer más

Lan plangintza martxoaren 20ra arte

Sociedad Deportiva Amorebietako lehen taldeak hurrengo lan plangintza izango du datorren igandera arte, hilak 20, azken orduko aldaketak gertatu ezean.   Martxoak 14, astelehena 10:30 Entrenamendua Urritxen Martxoak 15, asteartea Atsedena Martxoak 16, asteazkena 10:30 Entrenamendua Artunduagan Martxoak 17, osteguna 10:30 Entrenamendua Urritxen Martxoak 18, ostirala 10:30 Entrenamendua Urritxen (ateak itxita) Entrenamenduaren ostean, Haritz Mujika […]

Leer más

SD Eibar 1-0 SD Amorebieta: Porrot estua liderraren zelaian

Urdinek ezin izan dute punturik lortu liderrari egindako bisitan, gaur arratsaldean Ipuruan jokatu den LaLiga SmartBankeko 31. jardunaldiko euskal derbian, 1-0eko markagailuarekin bukatu dena. Sociedad Deportiva Eibarrek oso laster jarri du partida bere alde, norgehiagokako gol bakarra lehenengo minutuan sartu baitu Stoichkoven bidez. Hala eta guztiz ere, zornotzarrek aurpegia eman dute Haritz Mujikaren estreinaldian entrenatzaile […]

Leer más

Lan plangintza martxoaren 13ra arte

Sociedad Deportiva Amorebietako lehen taldeak hurrengo lan plangintza izango du datorren igandera arte, hilak 13, azken orduko aldaketak gertatu ezean. Covid-19 protokoloa dela eta, entrenamenduak ateak itxita egingo dira. Martxoak 7, astelehena 10:30 Entrenamendua Urritxen (ateak itxita) Martxoak 8, asteartea Atsedena Martxoak 9, asteazkena 10:30 Entrenamendua Artunduagan Martxoak 10, osteguna 10:30 Entrenamendua Urritxen (ateak itxita) […]

Leer más

SD Amorebieta 1-2 Málaga CF: Urdinen esfortzuak ez du saririk lortu

Urdinek ezin izan dute punturik lortu gaur arratsaldean euripean jokatutako LaLiga SmartBankeko 30. jardunaldiko partidan Málagaren aurka. Talde andaluziarra eraginkorragoa izan da areatan eta 1-2 irabazi du. Brandonek aurretik jarri ditu bisitariak lehen zatian, penalti eztabaidagarri bati esker, eta Juandek abantaila handitu du bigarrenaren hasieran. SDA-ko jokalariek dena eman dute berdegunean emaitza positibo bat lortzeko […]

Leer más

SDAko bazkide bazara, deskontua duzu Euskadi LowCost gasolindegietan

Euskadi LowCost-ekin lortutako akordioaren ondorioz, Sociedad Deportiva Amorebietako bazkide guztiek litro bakoitzeko 2 zentimoko deskontua izango dute SDA babesten duen enpresa honen zerbitzuguneetako batera gasolina botatzera joaten diren bakoitzean. Gure klubeko bazkideentzako Euskadi LowCost gasolindegietako bezero-txartelarekin hainbat abantaila lor daitezke: – Txartela guztiz doakoa da – Litroaren prezioarekiko 2 zentimoko deskontua – Ez dago gutxieneko […]

Leer más