SDAko bazkide bazara, deskontua duzu Euskadi LowCost gasolindegietan
Euskadi LowCost-ekin lortutako akordioaren ondorioz, Sociedad Deportiva Amorebietako bazkide guztiek litro bakoitzeko 2 zentimoko deskontua izango dute SDA babesten duen enpresa honen zerbitzuguneetako batera gasolina botatzera joaten diren bakoitzean.
Gure klubeko bazkideentzako Euskadi LowCost gasolindegietako bezero-txartelarekin hainbat abantaila lor daitezke:
– Txartela guztiz doakoa da
– Litroaren prezioarekiko 2 zentimoko deskontua
– Ez dago gutxieneko kontsumorik
– Horniketen hileko kontrola faktura eta bezero-arloaren bidez
– Txartelak zerbitzugune guztietarako balio du: (Bizkaia: Gordexola, Ortuella, Basauri, Lemoa, Berriz) (ALAVA: Vitoria-Gasteiz) Hurrengo irekiera (Gipuzkoa: Donostia)
NOLA ESKATU TXARTELA WEB ORRIAREN BIDEZ?
Txartel hau eskatzeko eta haren abantailak aprobetxatzeko, esteka honetara jo behar da: https://www.euskadilowcost.com/eu/euskadi-lowcost-txartela/partikularrentzako-txartela.html
Behin barruan:
1. Nahitaezko eremuak betetzea
2. “Enpresarekin hitzarmena” atalean, BAI laukia markatu
3. Sociedad Deportiva Amorebietaren IFZ-a sartzea
4. SDAren bazkide-txartelaren argazkia erantsi
NOLA ERABILI TXARTELA GASOLINA HARTZEKO ORDUAN?
– Banku-txartel bidezko ordainketa:
1. urratsa: hautatu txartela
2. urratsa: hautatu produktua
3. urratsa: hautatu zenbatekoa (Hornitutakoa bakarrik kobratuko da, aukeratutako zenbatekoa edozein dela ere)
4. urratsa: bezero-txartela sartu
5. urratsa: ordainketa banku-txartelarekin egin
6. urratsa: hautatu faktura (kutxazainak faktura bat egingo du momentuan) edo tiketa (kutxazainak albaran bat igorriko du, hilaren amaieran fakturatzeko)
7. urratsa: hornidura
8. urratsa: sakatu tiketa botoia 6. urratsean hautatutako dokumentua jasotzeko. (Kutxazaina sakatu ezean, ez du inprimatuko)
– Eskudiruarekin ordaintzea:
1. urratsa: hautatu txeke-txartelak
2. urratsa: hautatu fidelizazio-txartela atala eta sartu gero
3. urratsa: billetea sartzea (kutxazainak ez du aldaketarik egingo sartutakoa hornitzen ez bada, hurrengo erregai-horniketan eman beharreko balioa duen tiketa igorriko du (itzulketa-txekea)
4. urratsa: hautatu faktura (kutxazainak faktura bat egingo du momentuan) edo tiketa (kutxazainak albaran bat igorriko du hilaren amaieran fakturatzeko)
5. urratsa: hornidura
6. urratsa: hautatu faktura (kutxazainak faktura bat egingo du momentuan) edo tiketa (kutxazainak albaran bat igorriko du, hilaren amaieran fakturatzeko)
– Itzulketa-txekea trukatzea:
1. urratsa: hautatu billeteak/txekeak
2. urratsa: erakutsi txekea diru-zorroaren ondoan dagoen irakurgailuan
3. urratsa: hautatu faktura (kutxazainak faktura bat egingo du momentuan) edo tiketa (kutxazainak albaran bat igorriko du, hilaren amaieran fakturatzeko)
4. urratsa: hornidura
5. urratsa: hautatu faktura (kutxazainak faktura bat egingo du momentuan) edo tiketa (kutxazainak albaran bat igorriko du hilaren amaieran fakturatzeko)
Bezeroaren arloa:
– www.euskadilowcost.com webgunean sartu
– Hautatu bezeroaren arloa atala
– Sartu Erabiltzailea: NAN letra larria. Pasahitza: NAN letra larria (behin barruan pasahitza aldatu daiteke)
– Abantailak: eguneroko kontsumoen kontrola, fakturaren deskarga