SD Amorebieta

Sociedad Deportiva Amorebietako bazkideak bazkide-txartelarekin sartu beharko dira Lezamara igande honetan, martxoak 20, AD Alcorconen aurkako neurketara. Norgehiagoka, SmartBank Ligako 32. jardunaldiari dagokiona, 14:00etan abiatuko da.  

Bestalde, partidaren egunean bertan sarrerak salgai egongo dira Lezamako leihatiletan, neurketa hasi baino ordu eta erdi lehenago zabalduko direnak. Publiko orokorrarentzako prezioa 25 eurokoa izango da. Haurrentzako sarrerak ere salduko dira 10 euroko prezioarekin, 16 urte baino gutxiagoko pertsonei zuzenduta. Gainera, kluben arteko hitzarmena dela eta, Athletic Clubeko bazkideek sarrerak 18 euroren truke erosi ahal izango dituzte erakunde zurigorriaren txartela aurkeztuz.

Partekatu