Sociedad Deportiva Amorebietako lehen taldeak datorren larunbatean 19:30ean Urritxen Nàstic de Tarragonaren aurka jokatuko duen partidarako sarrerak agortu dira. Klubeko dendan eta gure webgunean eskuragarri zeuden sarrera guztiak gaur goizean saldu dira. SDAko bazkideei gogorarazten zaie Urritxera euren txartelekin sartu ahal izango direla.
Sociedad Deportiva Amorebietako lehen taldearen lan plangintza honako hau izango da datorren igandera arte, hilak 21, azken orduko aldaketak gertatu ezean. Entrenamenduak Urritxen edo Txolonen egin ahal dira. Maiatzak 15, astelehena 10:30 Entrenamendua Maiatzak 16, asteartea Atsedena Maiatzak 17, asteazkena 10:30 Entrenamendua Maiatzak 18, osteguna 10:30 Entrenamendua Maiatzak 19, ostirala 16:30 Entrenamendua (ateak itxita) Maiatzak […]
Urdinak 20 minutu baino gehiagoz egon dira matematikoki Bigarren Mailan. Ewanek 69. minutuan 0-1ekoa sartu duenetik SD Logroñesek luzapenean berdinketa ezarri duen arte. Hala ere, gureek errenta onarekin jarraitzen dute sailkapeko lehen postuan: 4 puntu bigarrenarekiko, Eldenserekiko, amaierarako bi jardunaldiren faltan. Borrokan jarraitu behar helburua lortzeko. Lehen zatia berdinduta eta aukera argirik gabe igaro da. […]
Sociedad Deportiva Amorebietako lehen taldeak Sociedad Deportiva Logroñeseri egingo dio bisita datorren igandean, maiatzak 14, 18:00etatik aurrera jokatuko den 36. jardunaldiko partidan. Urdinek igoera matematikoki lortzeko aukerekin helduko dira asteburura. Zaleei bidaia errazteko, klubak autobusak antolatu ditu. Txartelak, eta neurketarako sarrerak, SDAren dendan eros daitezke ostiralera arte. Dendaren ordutegia hurrengoa da: astelehenetik ostegunera 10:00etatik 13:00etara […]
Sociedad Deportiva Amorebietako lehen taldearen lan plangintza honako hau izango da datorren igandera arte, hilak 14, azken orduko aldaketak gertatu ezean. Entrenamenduak Urritxen edo Txolonen egin ahal dira. Maiatzak 8, astelehena Atsedena Maiatzak 9, asteartea Atsedena Maiatzak 10, asteazkena 10:30 Entrenamendua Maiatzak 11, osteguna 10:30 Entrenamendua Maiatzak 12, ostirala 10:30 Entrenamendua Maiatzak 13, larunbata 16:30 […]
Urdinek beste urrats garrantzitsu bat eman dute igotzeko borrokan, Real Murcia 2-1 mendean hartuta. Haritz Mujikaren mutilek, beteta egon den Urritxeren babesarekin, lehen postuan jarraitzen dute eta euren abantaila handitu dute sailkapenean, talde osoaren ahalegin handiari esker seigarren garaipena jarraian lortu ostean. Golek bigarren zatira arte itxaron dute. Praderak eta Jorge Mierrek aurretik jarri dituzte […]
Real Murciaren aurkako biharko partidarako sarrerak agortuta daudela jakinarazten dugu. Hori dela eta, Urritxeko txarteldegia itxita egongo da neurketa hasi aurretik.
Etxeko klubak eskatuta, La Rioja Bike Race proba dela eta, SD Logroñesen aurka Las Gaunasen jokatuko den 36. jardunaldiko partida maiatzaren 14an, igandean, 18:00etan jokatuko da, eta ez larunbatean, 19:00etan, aurreikusita zegoen bezala.
Ivan del Arco Carrillo da SD Amorebieta ikusteko 2 sarrera eta 2 kamiseten irabazlea. ZORIONAK!! Bidali mezu bat kirolapp@gmail.com-era gurekin harremanetan jartzeko eta saria emateko.
Datorren larunbatean, hilak 6, Sociedad Deportiva Amorebietako lehen taldeak Real Murciaren aurka jokatuko du Urritxen. Norgehiagoka, liga txapelketako 35. jardunaldiari dagokiona, 17:00etan hasiko da. Partida horretarako, SDAko bazkide bakoitzak sarrera bat izango du doan, bazkide ez den beste pertsona bat Urritxera gonbidatzeko. Interesatuek bihartik ostiralera arte jaso ahal izango dute euren gonbidapena klubaren denda ofizialean. […]
Utilizamos Cookies propias y de terceros para analizar nuestros servicios y mostrarte publicidad relacionada con tus preferencias en base a un perfil elaborado a partir de tus hábitos de navegación (por ejemplo, páginas visitadas). Puedes obtener más información y configurar tus preferencias.