Datorren larunbatean, hilak 6, Sociedad Deportiva Amorebietako lehen taldeak Real Murciaren aurka jokatuko du Urritxen. Norgehiagoka, liga txapelketako 35. jardunaldiari dagokiona, 17:00etan hasiko da. Partida horretarako, SDAko bazkide bakoitzak sarrera bat izango du doan, bazkide ez den beste pertsona bat Urritxera gonbidatzeko. 

Interesatuek bihartik ostiralera arte jaso ahal izango dute euren gonbidapena klubaren denda ofizialean. Partida egunean, neurketa hasi baino ordubete lehenagotik, Urritxeko leihatilan ere edukiko dute aukera gonbidapena eskatzeko.

Dendak, San Miguel kalean kokatuta, hurrengo ordutegia du: astelehenetik ostegunera 10:00etatik 13:00etara eta ostiraletan 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.

Partekatu