Sociedad Deportiva Amorebietako lehen taldeak Sociedad Deportiva Logroñeseri egingo dio bisita datorren igandean, maiatzak 14, 18:00etatik aurrera jokatuko den 36. jardunaldiko partidan. Urdinek igoera matematikoki lortzeko aukerekin helduko dira asteburura. 

Zaleei bidaia errazteko, klubak autobusak antolatu ditu. Txartelak, eta neurketarako sarrerak, SDAren dendan eros daitezke ostiralera arte. Dendaren ordutegia hurrengoa da: astelehenetik ostegunera 10:00etatik 13:00etara eta ostiralean 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.

Autobusa 10:00etan abiatuko da Zornotzatik eta partida bukatu ostean bueltatuko da. Prezioa 20 eurokoa da (joan-etorria). Partidarako sarrerak SDAren dendan ere eros daitezke, prezio hauekin: helduak 15 euro, 13 eta 18 urte bitarteko pertsonak 10 euro eta 13 urtetik beherakoak 5 euro. Beraz, bidaia + sarreraren prezioak honako hauek dira: 35 euro helduentzat, 30 euro 13 eta 18 urte bitartekoentzat eta 25 euro 13 urtetik beherakoentzat.

Partekatu