Últimas entradas: SD Amorebieta

Lan plangintza apirilaren 23ra arte

Sociedad Deportiva Amorebietako lehen taldearen lan plangintza honako hau izango da datorren igandera arte, hilak 23, azken orduko aldaketak gertatu ezean. Entrenamenduak Urritxen edo Txolonen egin ahal dira. Apirilak 17, astelehena 10:30 Entrenamendua Apirilak 18, asteartea Atsedena Apirilak 19, asteazkena 10:30 Entrenamendua Apirilak 20, osteguna 10:30 Entrenamendua Apirilak 21, ostirala 10:30 Entrenamendua  Apirilak 22, larunbata […]

Leer más

Real Sociedad B 0-1 SD Amorebieta: Hirugarren garaipena jarraian Zubietan heldu da

Urdinek garaipen berri bat lortu dute gaur, hirugarrena jarraian, Sanseri egindako bisita zailean. Lehen Federazioko 32. jardunaldiko derbi parekatu batean, Haritz Mujikaren mutilak 0-1 gailendu dira Julen Jon Guerrerok 75. minutuan sartutako gol bikainari esker. Ahalegin ikusgarria egin dute gureek 3 puntu lortzeko eta lidergoa eskuratzeko lehian jarraitzeko. Norgehiagoka aukera nabarmenik gabe hasi da. Sansek […]

Leer más

CF La Nucía 1-2 SD Amorebieta: Garaipen garrantzitsua etxetik kanpo zelai oso zail batean

Urdinek garaipena lortu dute etxetik urrun. Eta gainera Estadi Olímpic Camilo Canon zelai zailean egin dute, non La Nuciak porrot bakarra zuen gaur arte. Haritz Mujikaren mutilek oso garaipen landua lortu dute Lehen Federazioko 27. jardunaldiko partida honetan, duela aste batzuk Aitor Larruzea zuzendaritza taldeko kidearen heriotzagatik atzeratu behar izan zena. Berak ere zerutik bultzatu […]

Leer más

Lan plangintza apirilaren 16ra arte

Sociedad Deportiva Amorebietako lehen taldearen lan plangintza honako hau izango da datorren igandera arte, hilak 16, azken orduko aldaketak gertatu ezean. Entrenamenduak Urritxen edo Txolonen egin ahal dira. Apirilak 10, astelehena 16:30 Entrenamendua Apirilak 11, asteartea 16:30 Entrenamendua (ateak itxita) Apirilak 12, asteazkena 19:00 Lehen Federazioko liga txapelketako partida Estadi Olimpic Camilo Cano zelaian: CF […]

Leer más

SD Amorebieta 1–0 CD Eldense: Indar erakustaldia eta garaipena liderraren contra

Urdinek liderrari, Club Deportivo Eldenseri, irabazi diote gaur Urritxen jokatu den Lehen Federazioko 31. jardunaldiko partidan. Haritz Mujijkaren mutilak hobeak izan dira hasieratik bukaerara, eta merezitako garaipena lortu dute igotzeko hautagaitza erakusten jarraitzeko. Gure jokalariek emaitza mardulagoa lortzeko abaguneak sortu dituzten arren, neurketako gol bakarra Rayco Rodriguezek sinatu du bigarren zatiaren hasieran.  Gureak nagusi atera […]

Leer más

SDAko Batzarrak pasa den denboraldiko kontuak onartu ditu 563.452 euroko superabitarekin 

Sociedad Deportiva Amorebietak Batzar Nagusia egin du gaur arratsaldean, apirilak 3, Zelaieta Zentroko ekitaldi-aretoan. Bertan, bazkideek aho batez onartu dituzte pasa den denboraldiko kontuak eta hainbat aldaketa klubaren estatutuetan. Klub zornotzarraren masa sozialak bere oniritzia eman dio 2021-2022 denboraldiko balantze ekonomikoari. Pasa den kanpainian, lehen taldeak LaLiga SmartBanken lehiatu zuenean, zifretan eragin handia duena, 7.562.566 euroko […]

Leer más

CD Eldenseren kontrako partidarako sarrerak salgai

Urdinek liderra, CD Eldense, hartuko dute larunbat honetan Urritxen. Norgehiagoka, Lehen Federazioko 2. multzoko 32. jardunaldikoa, 19:00etan abiatuko da. Nahi izanez gero, sarrerak online erosi ahal izango dira ostiraleko 19:00ak arte. Esteka honen bidez egin beharko da: https://labur.eus/IObMx Sarrera hauek gune orokorrerako izango dira (ez dira tribunako sarrerak salduko) eta hurrengo prezioak dituzte: 16 urtetik […]

Leer más

Lan plangintza apirilaren 9ra arte

Sociedad Deportiva Amorebietako lehen taldearen lan plangintza honako hau izango da datorren igandera arte, hilak 9, azken orduko aldaketak gertatu ezean. Entrenamenduak Urritxen edo Txolonen egin ahal dira. Apirilak 3, astelehena 10:30 Entrenamendua Apirilak 4, asteartea Atsedena Apirilak 5, asteazkena 10:30 Entrenamendua Apirilak 6, osteguna 10:30 Entrenamendua Apirilak 7, ostirala 16:30 Entrenamendua (ateak itxita) Apirilak […]

Leer más

Amorebieta C txapeldun da eta igoera ziurtatu du

Denboraldi itzela Sociedad Deportiva Amorebieta C taldearena. Lurraldeko Hirugarren Mailako 3. Multzoan liga amaitzeko bost jardunaldi falta direnean, Ibai Zurinagak eta Aitor Alzagak entrenatutako taldea matematikoki txapeldun izendatu da eta Lurraldeko Bigarren Mailara igotzea ziurtatu du. Urdinek 3-1 irabazi zioten atzo Montefuerteri Txolonen. Horrekin batera, gaurko Umore Ona B taldearen porrotak sailkapeneko lehen postua eman […]

Leer más

CD Alcoyano 1–0 SD Amorebieta: Bigarren itzuliko lehen porrota

Urdinek ezin izan dute punturik batu Club Deportivo Alcoyanoren zelaian, non etxekoek 1-0 irabazi dute Lehen Federazioko 30. jardunaldiko partida honetan. Aurkariek hasierako minutuetan sartu dute gola eta gureek korrontearen kontra arraun egin behar izan dute. Erritmo gutxiko eta etenaldi ugariko partida izan da. Zornotzarrei kosta egin zaie aukerak sortzea. Eta egin ahal izan dutenean, […]

Leer más