SD Amorebieta

Urdinek liderra, CD Eldense, hartuko dute larunbat honetan Urritxen. Norgehiagoka, Lehen Federazioko 2. multzoko 32. jardunaldikoa, 19:00etan abiatuko da.

Nahi izanez gero, sarrerak online erosi ahal izango dira ostiraleko 19:00ak arte. Esteka honen bidez egin beharko da: https://labur.eus/IObMx

Sarrera hauek gune orokorrerako izango dira (ez dira tribunako sarrerak salduko) eta hurrengo prezioak dituzte:

16 urtetik aurrera: 15 euro

4-15 urte: 5 euro

0-3 urte: doan

Gainera, partida egunean, sarrerak Urritxeko leihatilan salduko dira 18:00etatik aurrera. Gune orokorrerako sarrerak ere izango dira, aipatutako prezioekin.

Beste alde batetik, gogorarazten dizuegu SDAko bazkide bakoitzak doako sarrera bat duela bazkide ez den beste pertsona bat Urritxera gonbidatzeko. Gaur eta bihar jaso ahal dira klubaren dendan 10:00etatik 13:00etara. Partida egunean, neurketa hasi baino ordubete lehenagotik, Urritxeko leihatilan ere edukiko dute aukera gonbidapena eskatzeko. 

Partekatu