Últimas entradas: SD Amorebieta

Bazkide txartelen bilketa eta Levanteren aurkako partidarako sarreren salmentari buruzko inormazio

Sociedad Deportiva Amorebietako lehen taldeak ostiral honetan, abuztuaren 11n, jokatuko du LaLiga Hypermotion 2023-2024 txapelketako lehen partida. Bertan, Levante UD izango du aurkari 19:00etatik aurrera Lezamako 2. Zelaian. Sarrerak partida egunean bertan salduko dira Lezamako txarteldegietan. Norgehiagoka hasi baino ordu eta erdi lehenago erosi ahal izango dira eta 25 euroko prezioa izango dute (10 euro […]

Leer más

Partida egunetan Lezamara joateko autobusak egongo dira

Autocares Olea enpresak kudeatuta, Sociedad Deportiva Amorebietako zaleek autobusak izango dituzte partidu egunetan Lezamara joateko. Neurketa bakoitza hasi baino ordubete lehenago irtengo dira anbulatorioko geltokitik. Joan-etorriko txartelak 6 euroko prezioa izango du. Txartelak partidaren aurreko egunera arte erosi ahal izango dira Autocares Olearen bulegoan eta Xiberu tabernan.

Leer más

Pablo Cuñat Campos, Levantek utzita, SDAko atezain berria

Pablo Cuñat Campos (Valentzia, 2002-04-28) atezainak Sociedad Deportiva Amorebietan jokatuko du denboraldi bukaerara arte. Levante UD taldetik dator lagatu gisa. Atezain urdin berria alebin zenean heldu zen Levantera, baina 2017an, kadete mailan, FC Barcelonara joan zen. Bartzelonako klubean jarraitu zuen 2020ra arte, orduan Levantera itzuli baitzen jubenil A taldean aritzeko. Pasa den 2022-2023 denboraldian, Levante […]

Leer más

Lan plangintza abuztuaren 13ra arte

Sociedad Deportiva Amorebietako lehen taldearen lan plangintza honako hau izango da datorren igandera arte, abuztuak 13, azken orduko aldaketak gertatu ezean. Entrenamenduak Urritxen edo Txoloneko gimnasioan egin ahal dira. Abuztuak 7, astelehena 10:30 Entrenamendua Abuztuak 8, asteartea 10:30 Entrenamendua Abuztuak 9, asteazkena 10:30 Entrenamendua Abuztuak 10, osteguna 16:30 Entrenamendua (ateak itxita) Abuztuak 11, ostirala 19:00 […]

Leer más

Real Racing Club 1-0 SD Amorebieta: Porrota Racingen aurka aurredenboraldiko azken lagunartekoan

Urdinek denboraldiaurreko seigarren eta azken partida jokatu dute gaur, Laredoko San Lorenzo zelaian, Real Racing Cluben aurka. Aurreko bost lagunartekoetan bost garaipen lortu ondoren, Haritz Mujikaren mutilek lehen porrota jaso dute. Kantabriako taldeak 1-0 irabazi du Pequeren golari esker. Amaitu dira probak, datorren asteburuan hasiko da ona. Hypermotion Ligako lehen hitzordua ostiralean izango da, 19:00etan, […]

Leer más

Lan plangintza abuztuaren 6ra arte

Sociedad Deportiva Amorebietako lehen taldearen lan plangintza honako hau izango da datorren igandera arte, abuztuak 6, azken orduko aldaketak gertatu ezean. Entrenamenduak Urritxen edo Txoloneko gimnasioan egin ahal dira. Uztailak 31, astelehena 10:30 Entrenamendua Abuztuak 1, asteartea 10:30 eta 16:30 Entrenamenduak Abuztuak 2, asteazkena 10:30 Entrenamendua Abuztuak 3, osteguna 10:30 Entrenamendua Abuztuak 4, ostirala 10:30 […]

Leer más

Sestao River 1-2 SD Amorebieta: Garaipena Las Llanaseko derbian

Urdinek denboraldiaurreko bosgarren lagunarteko partida jokatu dute gaur eta garaipena lortu dute berriro. Oraingoan, Lehen Federazioko Sestao River gainditu dute 1-2 Las Llanasen jokatutako derbi bizkaitarrean. Haritz Mujikaren taldearen golak Quinterok eta Erasok sinatu dituzte. Zornotzarrak nagusi izan dira hasierako minutuetan, baina ezin izan dute abagune argirik sortu. Bero handia ere protagonista izan da hasieratik. […]

Leer más

SD Amorebieta 2-1 SD Eibar: Garaipena Eibarren kontrako derbian

Urdinek garaipen berri bat eskuratu dute denboraldiaurrean. Gaur arratsaldean Sociedad Deportiva Eibarri irabazi diote, LaLiga Hypermotionen arituko den beste talde euskaldunari, Urritxen jokatutako derbian. Haritz Mujikaren mutilek 2-1 irabazi dute Sibo eta Carbonellen golekin. Norgehiagoka oso polita hasi da, lehen hamar minutuetan bi gol egon baitira. Sibok 5.ean aurreratu ditu gureak. Ghanarrak Raycok area barruan […]

Leer más

Lan plangintza uztailaren 30era arte

Sociedad Deportiva Amorebietako lehen taldearen lan plangintza honako hau izango da datorren igandera arte, uztailak 30, azken orduko aldaketak gertatu ezean. Entrenamenduak Urritxen edo Txoloneko gimnasioan egin ahal dira. Uztailak 24, astelehena 10:30 eta 16:30 Entrenamenduak Uztailak 25, asteartea 10:30 Entrenamendua Uztailak 26, asteazkena 19:00 Lagunarteko partida Urritxen: SD Amorebieta-SD Eibar Uztailak 27, osteguna Jarduera […]

Leer más