SD Amorebieta

Urdinek Burgos CF taldearen aurka jokatuko dute datorren igandean, abenduak 3, Lezaman. LaLiga Hypermotioneko 18. jardunaldiari dagokion lehia 21:00etan hasiko da eta aste frenetiko bati hasiera emango dio. Izan ere, gureek asteazkenean, hilak 6, Levante UD bisitatuko dute Kopan eta larunbatean, hilak 9, Real Valladoliden zelaira joango dira.

Burgosko taldearen aurkako partidarako sarrerak neurketaren egun berean erosi ahal izango dira Lezamako txarteldegietan. Norgehiagoka hasi baino ordubete lehenagotik egongo dira salgai eta 25 euroko prezioa izango dute (10 euro 16 urtetik beherakoentzat). Athletic Clubekin dagoen akordioaren ondorioz, talde zuri-gorriko bazkideek 20 euroren truke erosi ahal izango dituzte euren txartelak aurkeztuz.

Sociedad Deportiva Amorebietako bazkideak doan sartuko dira karneta erakutsiz.

Compártelo