Urdinek denboraldiaurreko lehen garaipena lortu dute gaur Urritxen Eibar B taldearen aurka jokatutako hirugarren prestaketa partidan. Partida amaitzeko ordu laurdenera iritsi da gol bakarra, Txolonetik irtendako hiru jokalariren protagonismoarekin. Iñigo Beaskoetxeak jokaldia hasi du Unai Bikandiren pase luze batekin, aurrelaria barruraino sartu da eta Peru Candaudapekin konektatu du, azken honek baloia ate barrura bidali duelarik. […]
Urdinek euren bigarren prestaketa partida jokatu dute gaur eta itxura ona eman dute Bilbao Athleticen aurka 0-1 galdu arren. Jon Castrilloren taldea serio eta sendo agertu da neurketaren zatirik handienean. Gureek lehen zati ona egin dute kategoria bat gorago dagoen aurkari oso on baten aurka. Izan ere, norgehiagokaren lehen aukera urdinek izan dute Josep Diazen […]
SD Amorebietak Joseba Muguruza Bengoa (Deba, 1994-01-11) fitxatu duela jakinarazi nahi du. Eskuin hegaleko atzelaria Real Sociedad B, CD Castellón, CE Sabadell FC, Cultural y Deportiva Leonesa eta Inter Club d ‘Escaldes taldeetan aritu da. Beraz, jokalari urdin berriak eskarmentu handia du futbolean, Lehen Federazioaren eta Bigarren B Mailaren artean jokatu dituen ia 300 partidek […]
Urdinek 2026-27 denboraldia prestatzeko lehen lagunarteko partida jokatu dute gaur Urritxen, non jende ugari bertaratu da. Lehenengo proban Jon Castrillo entrenatzaileak irakatsi nahi dituen kontzeptuak hartzeko eta ligari begira motorrak kargatzeko gureak 1-5 galdu dute Lehen Federazioko Arenas Club taldearen aurka. SDAren aldetik, hasierako hamaikakoa Murgoitio, Intxausti, Entrecanales, Diaz de Alda, Hernaiz, Ajuriagoikoa, Agirre, Azkuna, […]
Sociedad Deportiva Amorebietak Erik Morán Arribas (Portugalete, 1991-05-25) jokalariaren itzulera iragarri nahi du. Eskarmentu eta kalitate handiko futbolaria, urdinez jokatu zuen duela hiru denboraldi, talde zornotzarra Bigarren Mailan aritu zenean. Denboraldi horretan, Moranek 33 lehia ofizial jokatu zituen eta goleko lau pase eman zituen. Erdilariak 250 partida baino gehiago jokatu ditu futbol nazionaleko bi maila […]
Sociedad Deportiva Amorebietako lehen taldeak hurrengo lan plangintza izango du datorren igandera arte, abuztuak 9, azken orduko aldaketak gertatu ezean. Entrenamenduak Urritxen edo Txolonen egingo dira. Abuztuak 3, astelehena 19:00 Entrenamendua Abuztuak 4, asteartea 19:00 Lagunarteko partidua Urritxen: SD Amorebieta-Arenas Club Abuztuak 5, asteazkena 19:00 Entrenamendua Abuztuak 6, osteguna 19:00 Entrenamendua Abuztuak 7, ostirala 19:00 […]
Sociedad Deportiva Amorebietak Josep Díaz Morales (Valentzia, 2006-09-30) fitxatu duela jakinarazi nahi du, CD Castellonetik datorren hegaleko jokalari gazte eta trebea. Futbolari urdin berria, bere azkartasunagatik eta esplosibitateagatik nabarmentzen dena, Castellón B taldean aritu zen pasa den denboraldian, lehena jokalari senior gisa, eta bi gol sartu zituen Bigarren Federazioan. Hala ere, aurreko denboraldian, oraindik jubenila […]
SD Amorebietak Ohiko Batzar Orokorra egin du astearte honetan, uztailak 28, Amorebieta-Etxanoko Zelaieta Zentroan. 55 bazkide bertaratu dira eta hauek 2026-2027 denboraldirako aurrekontua eta ordaindu beharreko kuotak onartu dituzte. Carlos Gómez Vicandi presidentea buru duen Zuzendaritza Batzorde berriak denboraldi honetarako kirol proiektua aurkeztu du. Aurreko Batzarreko akta eta 2025-26ko memoria onartu ondoren, kanpaina berriko kuotak […]
SD Amorebietak jakinarazten du akordio batera heldu dela Club Gimnàstic de Tarragona klubarekin Xabier Luaces Barrenetxea (Amorebieta-Etxano, 2007-08-25) jokalariaren federazio eskubideak eskualdatzeko. Luluk SDAn garatu du bere formakuntza osoa, 2024-25ean Danok Bat taldean denboraldi bateko parentesia lagatu gisa eginez. Joan den denboraldian lehen taldearen dinamikan egon zen, nahiz eta oraindik jubenilen azken urtean egon. Bigarren […]
SD Amorebietako lehen taldeak gaur arratsaldean ekin dio aurredenboraladiari. Urdinek, Jon Castrillo entrenatzaile berriaren gidaritzapean, Urritxen egin dute 2026-27 denboraldiko lehen entrenamendua. Bigarren urtez jarraian Bigarren Federazio Mailan lehiatuko dute. Urdinek 23 futbolarirekin abiatu dute aurredenboraldia. Pasa den urtetik jarraitzen dute Jon Altamira eta Xabier Murgoitio atezainek, Aitor Intxausti, Asier Hernáiz eta Javier Entrecanales atzelariek, […]
Utilizamos Cookies propias y de terceros para analizar nuestros servicios y mostrarte publicidad relacionada con tus preferencias en base a un perfil elaborado a partir de tus hábitos de navegación (por ejemplo, páginas visitadas). Puedes obtener más información y configurar tus preferencias.