SD Amorebietak jakinarazten du akordio batera heldu dela Club Gimnàstic de Tarragona  klubarekin Xabier Luaces Barrenetxea (Amorebieta-Etxano, 2007-08-25) jokalariaren federazio eskubideak eskualdatzeko.

Luluk SDAn garatu du bere formakuntza osoa, 2024-25ean Danok Bat taldean denboraldi bateko parentesia lagatu gisa eginez. Joan den denboraldian lehen taldearen dinamikan egon zen, nahiz eta oraindik jubenilen azken urtean egon. Bigarren taldearekin hainbat partida jokatzeaz gain, zornotzarrak ligako hamahiru partidatan parte hartu zuen lehen taldearekin Bigarren Federazioan, horietako hiru titular gisa, eta gol bat sartu zuen eta bi asistentzia eman zituen.

Klubak eskerrak eman nahi dizkio jokalari urdin gisa egindako lanagatik eta zorterik handiena opa dio erronka berri honen aurrean.

Eskerrik asko eta zorte on, Lulu.

Compártelo