SD Amorebietak Unai Marino Alkorta (Ondarroa, 1999-12-10) atezainaren kontratu berritzea iragarri nahi du. 2020-2021 denboraldiko neguko merkatuan iritsi zen Marino Urritxera eta urdinek Bigarren Mailara egin dituzten bi igoera historikoetan parte hartu du. Denboraldi hauetan zehar, atezain ondarrutarra funtsezko pieza izan da bere futbol ezaugarriengatik, baina baita eguneroko lanean egindako ekarpen eta erakutsitako konpromisoagatik ere.
SD Amorebietak iragarri nahi du Julen Guerrero Lopez (Portugalete, 1974-01-07) izango dela lehen taldeko entrenatzaile berria. Athletic Clubeko mito bat bere futbolari ibilbide bikain osoa bertan burutu ostean, urdinen teknikari berriak talde zuri-gorriaren, Malaga CFren eta Espainiako selekzioaren beheko kategorietan lan egin du. Futbolari izan zen garaian, Guerrero idoloa izan zen belaunaldi ezberdinentzat. Lehoi gisa […]
SD Amorebietak jakinarazi nahi du Jabier Luaces Carreño (Busturia, 1973-04-28) izango dela urdinen kirol-zuzendari berria. Estatu mailako brontzezko kategorian eskarmentu handia du eta duela16 urtetik hona Amorebieta-Etxanon bizi da hemendik aurrera SDAko kirol arduradun nagusia izango dena. Ondo ezagutzen du kluba, izan ere, azken hiru denboraldietan hainbat funtzio uztartu ditu oinarrizko futbolean: jubenil A taldeko […]
Sociedad Deportiva Amorebietak jakinarazten du Jandro Castrok lehen taldeko entrenatzaile izaten ez jarraitzea erabaki duela. Asturiarra joan den abenduan iritsi zen klubera Villareal C-tik eta 24 partida ofizialetan (ligako 23 eta Kopako bat) zuzendu du talde zornotzarra. Neurketa horietan, gureek zortzi garaipen, zazpi berdinketa eta bederatzi porrot lortu zituzten. Jandro buru zutela, urdinak LALIGA Hypermotionen […]
Sociedad Deportiva Amorebietak jakinarazten du Asier Goiriak ez duela kirol zuzendari gisa jarraituko datorren denboraldian. Zornotzarrak gaur Urritxen egindako prentsaurrekoan eman du erabaki horren berri. Hau bere zazpigarren denboraldia izan da karguan. 2017. urtean ekin zion, futbolari gisa egindako ibilbideari amaiera eman eta gero. Bi etapatan defendatu zituen kolore urdinak aurrelari bezala. Izan ere, zornotzarra […]
Mailari eusteko postuetatik 10 puntura egon ziren. Ezinezkoa zela esaten zen. Baina haiek, gure gudari urdinek, ez zuten inoiz fedea galdu. Lanean, esfortzuan eta, nola ez, euren talentuan fidatu ziren. Inoiz ez zioten borrokatzeari utzi, nahiz eta helburua oso urrun ikusi. Beti sinetsi izan dute beren aukeretan, beti taldearen alboan egon diren zaleen bultzadarekin. Bigarren […]
Urdinek Club Deportivo Mirandes bisitatuko dute ekainaren 2an, igandean, 18:30ean, LALIGA Hypermotionen azken jardunaldiari dagokion partida. Kategoriari eusteko, garaipena lortu behar dute gureek Anduvan. Hitzordu honetarako, SDAko bazkideek gure dendan sarrerak erosteko aukera izango dute. Hauek 25 euroko prezioa dute eta salmenta prozedura honako hau izango da: -Gaurtik asteazkenera arte, partidara joan nahi duten bazkide […]
Sociedad Deportiva Amorebietako lehen taldeak hurrengo lan plangintza izango du datorren igandera arte, ekainak 2, azken orduko aldaketak gertatu ezean. Entrenamenduak Urritxen edo Txolonen egin ahal dira. Maiatzak 27, astelehena 10:30 Entrenamendua Maiatzak 28, asteartea Atsedena Maiatzak 29, asteazkena 10:30 Entrenamendua Maiatzak 30, osteguna 10:30 Entrenamendua Maiatzak 31, ostirala 10:30 Entrenamendua Ekainak 1, larunbata 10:30 […]
Urdinek euren esku izango dute salbazioa lortzea azken jardunaldian, LALIGA Hypermotioneko talde indartsuenetariko bat den RCD Espanyolen aurka golik gabe berdindu ostean. Kontuak argiak dira azken hitzorduari begira. Mailari eusteko, Anduvan puntu bat gorago dagoen Mirandesi irabazi beharko zaio. Partida hasi baino lehen, Xabier Etxeitari omenaldia egin zaio, denboraldi amaieran bere ibilbide oparoari bukaera emango […]
Urdinek Real Club Deportivo Espanyol taldearen kontra jokatuko dute Lezaman igande honetan, maiatzaren 26an. LALIGA Hypermotionen 41. jardunaldiari dagokion partida, denboraldiko azkena etxean, 18:30ean abiatuko da. Neurketa honetarako sarrerak klubaren dendan salduko dira ostiralera arte ohiko ordutegian: 10:00etatik 13:00etara (asteazkenetan 17:00etatik 20:00etara ere). Partida egunean ezin izango da sarrerarik erosi Lezamako leihatiletan. Oraingo honetan, SDAko […]
Utilizamos Cookies propias y de terceros para analizar nuestros servicios y mostrarte publicidad relacionada con tus preferencias en base a un perfil elaborado a partir de tus hábitos de navegación (por ejemplo, páginas visitadas). Puedes obtener más información y configurar tus preferencias.