Jabi Luaces, SDAko kirol zuzendari berria
SD Amorebietak jakinarazi nahi du Jabier Luaces Carreño (Busturia, 1973-04-28) izango dela urdinen kirol-zuzendari berria. Estatu mailako brontzezko kategorian eskarmentu handia du eta duela16 urtetik hona Amorebieta-Etxanon bizi da hemendik aurrera SDAko kirol arduradun nagusia izango dena. Ondo ezagutzen du kluba, izan ere, azken hiru denboraldietan hainbat funtzio uztartu ditu oinarrizko futbolean: jubenil A taldeko entrenatzailea, entrenatzaileen mentoringa eta alebin eta infantil taldeen tekfinfikazioa.
Cultural de Durango, Bermeo, Lemona, Chartres (Frantzia), Gernika edota Aurrera Ondarroa taldeetan, besteak beste, jokalari gisa aritu ondoren, entrenatzaile bezala Gernikaren harrobian hasi zen eta kategoriak igotzen joan zen lehen taldera heldu arte. Zazpi denboralditan zuzendu zuen talde gernikarra (bi etapatan banatuta) eta arrakasta ugari lortu zituen. Esaterako, 14-15ean Bigarren B Mailara igo zen eta 17-18an talde gernikarrak maila horretan lortu zuen puntuen errekorra. Aipatzekoa da Urbietako taldean egindako etapa luzean kirol-zuzendari lanak ere egin zituela, klubean ez baitzegoen halakorik. Gauza bera egin zuen Unionistas de Salamancan, Luacesek zuzendu duen beste talde batean. Portugalete, Alaves B, Arenas eta Barakaldoko aulkietako buru ere izan da.
SDAko kirol zuzendari berriak ondo daki zer den Urritxen irabaztea, aurkari gisa bada ere. Izan ere, zelai zornotzarrari egindako azken hiru bisitetan, bere taldeek lortu zituzten garaipenak: Gernikak (1-2), Arenasek (0-1) eta Unionistek (1-3). Orain, erronka berri honi ekingo dio garaipenak ospatzen jarraitzeko asmoz, baina urdinez.
Zorterik handiena opa dizugu, Jabi!