Últimas entradas: SD Amorebieta

SD Amorebieta 2-0 CD Mirandés: Garaipena bide azkarretik

Urdinek Club Deportivo Mirandes gainditu dute gaur Lezaman jokatu den LaLiga Hypermotioneko 6. jardunaldiko partidan. Haritz Mujikaren taldeak txapelketako bigarren garaipena lortu. Neurketa hasieratik ondo jarri zaie gureei, Ryan Edwardsek bi gol sartu baititu lehen minutuetan. Izan ere, 8an gureak 2-0 irabazten zihoazen, behin betiko emaitza izan dena. Hortik aurrera, Amorebietak neurketa kontrolpean izan du […]

Leer más

SD Amorebieta-CD Mirandes partidarako sarreren salmenta

Azken bi norgehiagokak etxetik kanpo jokatu ostean, Sociedad Deportiva Amorebietako lehen taldea Lezamara bueltatuko da igande honetan, irailak 17. CD Mirandesen kontra jokatuko du LaLiga Hypermotioneko seigarren jardunaldian. Neurketa 14:00etan hasiko da. Sarrerak partida egunean bertan salduko dira Lezamako txarteldegietan. Lehia hasi baino ordu bat lehenagotik erosi ahal izango dira eta 25 euroko prezioa izango […]

Leer más

Javier Avilesen mediku-txostena

Sociedad Deportiva Amorebietak jakinarazten du Javier Avilesek luxazio akromioklabikularra duela. Lesioa atzo El Sardineron Real Racing Cluben aurka jokatutako partidan gertatu zen eta 66. minutuan zelaia utzi behar izan zuen. Hasiera batean tratamendu kontserbadorea jarraituko du, eboluzio klinikoaren zain. Animo Javi! Informazio hau jokalariaren eta klubeko zerbitzu medikoen baimenarekin argitaratzen da.

Leer más

Lan plangintza irailaren 17ra arte

Sociedad Deportiva Amorebietako lehen taldearen lan plangintza hurrengoa izango da datorren igandera arte, irailak 17, azken orduko aldaketak gertatu ezean. Entrenamenduak Urritxen edo Txoloneko gimnasioan egin ahal dira. Irailak 11, astelehena 10:30 Entrenamendua Irailak 12, asteartea Atsedena Irailak 13, asteazkena 10:30 Entrenamendua Irailak 14, osteguna 10:30 Entrenamendua Irailak 15, ostirala 10:30 Entrenamendua Irailak 16, larunbata […]

Leer más

Real Racing Club 1-0 SD Amorebieta: Saririk gabeko esfortzua

Urdinek ezin izan dute punturik lortu Real Racing Cluben aurka jokatu duten LaLiga Hypermotioneko 5. jardunaldiko partidan. El Sardinerok partida parekatua ikusi du. Kantabriarrak oso goiz aurreratu dira eta gureen erasoak geldiarazten jakin dute. Esfortzu handia egin dute golaren bila, baina ez da posible izan. Etxetik kanpo bi norgehiagoka jokatu ondoren, hurrengoa Lezaman izango da, […]

Leer más

Lan plangintza irailaren 10era arte

Sociedad Deportiva Amorebietako lehen taldearen lan plangintza hurrengoa izango da datorren igandera arte, irailak 10, azken orduko aldaketak gertatu ezean. Entrenamenduak Urritxen edo Txoloneko gimnasioan egin ahal dira. Irailak 4, astelehena 16:30 Entrenamendua Irailak 5, asteartea Atsedena Irailak 6, asteazkena 10:30 Entrenamendua Irailak 7, osteguna 10:30 Entrenamendua Irailak 8, ostirala 10:30 Entrenamendua Irailak 9, larunbata […]

Leer más

Bidaiatu urdinekin Santanderrera

SDAko lehen taldeak Real Racing Club bisitatuko du igande honetan, irailak 10, LaLiga Hypermotioneko 5. jardunaldiko partidan, 16: 15ean hasiko dena. Zaleei bidaia errazteko, klubak autobusak antolatu ditu Santanderrera joateko. Joan-etorriko bidaiaren eta El Sardinerora sartezeko sarreraren prezioa 35 eurokoa izango da guztira. Sarrera bakarrik erosteko aukera dago ere, 15 euroren truke. Autobusa 10:00etan abiatuko […]

Leer más

RCD Espanyol 3–2 SD Amorebieta: Porrot mingarria hasiera izugarri baten ostean

Urdinek porrot mingarria jaso dute RCD Espanyolen zelaian, denboraldiko lehena, nahiz eta atsedenaldira 0-2 irabazten iritsi. Hala ere, bigarren zatian, etxeko taldeak Erasoren eta Alvaro Nuñezen golak irauli ditu eta markagailua 3-2an utzi du. Gureak nortasun handiarekin atera dira Stage Front Stadium ikusgarrira, konplexurik gabe aurreko denboraldian Lehen Mailan aritu ziren futbolariz beteriko aurkari baten […]

Leer más

Josep Gayà, RCD Mallorcak lagata, atzelari urdin berria

Sociedad Deportiva Amorebietak Josep Gayà Martínez (Manacor, 2000-07-07) talde urdinera gehituko dela iragarri nahi du. Atzelaria RCD Mallorcatik dator utzita denboraldi amaierara arte.  Gaya 16 urterekin heldu zen Mallorcara Manacorretik. Kategoriak igotzen joan da Balearretako klubean Lehen Mailako partida ofizialean debuta egin arte. 2021-2022an lortu zuen, Santiago Bernabeun, Real Madrilen aurka. Kanpaina horretan bertan, Errege […]

Leer más

Javier Avilesek, CD Leganesek utzita, aurrealde urdina indartuko du

Javier Avilés Cortés (Madril, 1997-08-17) futbolariak denboraldi amaierara arte jokatuko du Sociedad Deportiva Amorebietan, CD Leganesek utzita. Aurrelari urdin berriak esperientzia du Lehen eta Bigarren Mailan.  Avilesek Real Madrilen harrobitik pasa zen Leganesera heldu aurretik jubenil kategorian. Talde pepineroarekin 2018-19an egin zuen debuta partida ofizialean Rayo Vallecanoren aurkako Kopako neurketa batean. Hurrengo denboraldian, 2019-20an, estreinatu […]

Leer más