Marco Da Gracak SD Amorebietako jokalari izateari utzi dio
SD Amorebieta
Sociedad Deportiva Amorebietak jakinarazten du Cosimo Marco Da Graca (Palermo, 2002-05-01) jokalariak talde urdineko kide izateari utzi diola, Juventusekin aurrelariaren lagapenaren amaiera adostu ondoren.
Da Graca pasa den udan heldu zen talde zornotzarrera eta hilabete hauetan zehar 13 partida ofizialetan parte hartu du, horietako 12 LaLiga Hypermotionekoak eta bat Kopakoa.
SDAk eskerrak eman nahi dizkio hilabete hauetan egindako lanagatik eta zorterik handiena opa dio bere etorkizunean.
Molte grazie e buona fortuna, Marco.