Real Oviedo 1-1 SD Amorebieta: Urdinek meritu handiko puntua lortu dute Carlos Tartiere zelai zailean
Urdinek berdinketa lortu dute Carlos Tartiere zailean, non Real Oviedok 21 puntutik 19 lortzetik zetorren azken zazpi partidetan. Asturiarrak 2. minutuan aurreratu dira, baina Jandroren mutilek erreakzionatzen jakin dute eta Jauregik, ordu erdian, behin betikoa izan den 1-1ekoa ezarri du. Gureek irudi ona eman dute eta meritu handiko puntua lortu dute 2024ko ligako lehen hitzorduan.
Etxeko taldeak markagailuan aurrea hartzea lortu du hasi bezain laster. Moyanoren bitartez egin du, bigarren zutoinean bakarrik errematatu baitu Vitiren erdiraketa. Pixkanaka, gureek pultsua hartu diote partidari eta arriskua sortu dute aurkariaren zelaian lapurketak eginez. Horrela, 20an berdinketa heltzear egon da, Edwardsen lapurreta baten ondoren. Hala ere, Pomaresek Jauregiren jaurtiketa desbideratu du area barruan.
Urdinak baloiaren jabe egin dira eta zuloen bila mugitzen hasi dira. Lan onak bere fruituak eman ditu 31. minutuan, 1-1ekoa iritsi denean. Dorriok ateratako korner batean gauzatu da, Etxeitak buruz errematatu du eta, aldaratze baten ostean, Jauregik ate barrura bidali du baloia. 38. minutuan Rayco izan da bigarrena bilatu duena, atzelari baten jo duen burukada batekin. Edwardsek aukera argiagoa izan du 44.ean, baina Leo Romanen geldiketa salbatzailearekin egin du topo. Gauzak horrela, norgehiagoka 1-1ekoarekin joan da atsedenaldira.
Gureek aukera ona izan dute bigarren zatiaren hasieran, Dorriok takoikada batekin amaitua. Asturiaseko taldeak metroak aurrera egin ditu, baina Pabloren eskularruak probatu barik. Zornotzarrek, ordea, aukera argia sortu dute 60ean. Jauregiren zartakoak zutoinaren kontra jo du. Real Oviedo baloiaren jabe egin da, baina gureak sendo eta kontzentratuak aritu dira defentsa lanetan. Talde lan izugarri batekin, puntu garrantzitsua pilatzea lortu dute urdinek.
REAL OVIEDO: Leo Román, Viti (46’ Marco Esteban), Borja Bastón, Colombatto, Seoane (79’ Cazorla), Sebas Moyano (79’ Borja Sánchez), Masca (46’ Jimmy), Pomares, Dubasin (70’ Paulino), Lucas eta Jaime Vázquez.
SD AMOREBIETA: Pablo Campos, Jorge Mier, Etxeita, Félix, Lasure (81’ Gayà), Carbonell (81’ Erik Morán), Sibo, Dorrio, Rayco (71’ Álvaro Núñez), Edwards (74’ Morci) eta Jauregi.
Golak: 1-0: Min. 2; Moyano. 1-1: Min. 31; Jauregi.
Epailea: De la Fuente Ramos. Txartel horia atera dio Jorge Mier jokalariari.