Urdinak puntuak pilatzetik gertu egon dira Reino de Leon zelaian, Cultural Leonesa liderrari aurre egin baitiote gaur arratsaldean. Vicandiren gol batek Natxo Gonzalezen taldea aurreratu du. Gureek partida oso serioa egin dute eta ez dute porrotaren zigorra merezi. Hala ere, etxekoek berdinketa lortu dute atsedenaldia baino lehen eta behin betiko 2-1ekoa polemikarekin egin dute. Izan […]
Klubeko dendan utzi ahal izango dira otsail, martxo eta apirileko ostiral guztietan, goizez eta arratsaldez, eta erakusketa amaitutakoan itzuliko dira SD Amorebietako Zuzendaritza Batzordeak Mendeurreneko Erakusketaren arrakastari modu aktiboan laguntzeko gonbitea egin die bazkideei eta zaleei. Erakusketa ekainaren hasieran inauguratuko da Zelaieta Zentroan eta hilabete horretan egongo da zabalik. Horretarako, klubak denda ofizialean –San Migel […]
Sociedad Deportiva Amorebietako lehen taldearen lan plangintza honako hau izango da datorren igandera arte, otsailak 9, azken orduko aldaketak gertatu ezean. Entrenamenduak Urritxen edo Txolonen izango dira eta lan saio batzuk ateak itxita egin ahal dira. Otsailak 3, astelehena 10:30 Entrenamendua Otsailak 4, asteartea Atsedena Otsailak 5, asteazkena 10:30 Entrenamendua Otsailak 6, osteguna 10:30 Entrenamendua […]
Urdinek denboraldiko garaipenik sendoena lortu dute CD Arenteirori 3-0 irabazita gaur Urritxen jokatutako 22. jardunaldiko partidan. Natxo Gonzalezen gizonek kontzentrazioa erakutsi dute atea hutsean mantentzeko eta erasoan ondo aritu dira. Kaxek lehenengoa sartu du atsedenaldia baino lehen eta Selmak garaipena biribildu du bigarren zatian beste bi gol eginez. Lehen zatia nahiko parekatua joan da, borroka […]
SD Amorebietak jakinarazten du Takuhiro Nakai futbolariak ez duela taldean jarraituko, Real Madrid CF klubarekin bere lagapenaren amaiera adostu ondoren. Nakai joan den udan heldu zen Urritxera eta 11 partida ofizial lehiatu ditu talde zornotzarrarekin. Klubak bere lana eskertu nahi du eta etorkizunerako zorterik handiena opa nahi dio. Eskerrik asko eta zorte on, Pipi!
Sociedad Deportiva Amorebietako lehen taldearen lan plangintza honako hau izango da datorren igandera arte, otsailak 2, azken orduko aldaketak gertatu ezean. Entrenamenduak Urritxen edo Txolonen izango dira eta lan saio batzuk ateak itxita egin ahal dira. Urtarrilak 27, astelehena Atsedena Urtarrilak 28, asteartea 10:30 Entrenamendua Urtarrilak 29, asteazkena 10:30 Entrenamendua Urtarrilak 30, osteguna 10:30 Entrenamendua […]
Urdinek puntu bat lortu dute Nastic de Tarragonari egindako bisita zailean, 1-1 berdinduta gaur arratsaldean jokatutako 21. jardunaldiko partidan. Saria handiagoa izan zitekeen, izan ere, gureak bigarren zatiaren hasieran aurreratu dira Dani Selmaren bitartez eta etxekoen berdinketaren gola jokoz kanpo baten ostean heldu da neurketaren azken txanpan. Norgehiagoka bizi abiatu da. Lehen minutuan, Pablo Fernandezek […]
José Ramón Masllorens Doria (Girona, 2001-05-07) futbolariak SD Amorebietan jokatuko du denboraldi bukaerara arte. Erdilaria da eta Granada CF-etik dator lagatu gisa. Brontzezko kategorian ehun partidu baino gehiago jokatu ditu Balompédica Linense eta Recreativo Granadaren koloreak defendatu ondoren. Jokalari urdin berria, Gironan jaioa baina Kolonbian hazia, Millonarios FC (Kolonbia), Girona FC edo Montevideo City Torque […]
SD Amorebieta urtarrilaren 30eko ONCEren kupoiaren protagonista da, bere sorreraren mendeurrena dela eta. Efemeridea bost milioi kupoitan islatuko da. Usue Vallejok, ONCEk Euskadin duen ordezkariak; Miguel Morado ONCEk Euskadin eta Kantabrian duen joko-buruarekin batera, kupoiaren berri eman du aurkezpenean, eta haiekin batera hartu dute parte ere Jon Larrea SD Amorebietako presidenteak eta Ainhoa Salterain Amorebieta-Etxanoko […]
Javier Sola Asenjo (Sangüesa, 2005-10-04) gazteak SD Amorebietan jokatuko du denboraldia amaitu arte. Erdilaria Athletic Clubek utzita dator Urritxera. Jokalari urdin berria 2023ko udan sartu zen Lezaman, Cantolagua, CD Pamplona eta UD Mutilvera taldeetatik igaro ondoren. Mutilverarekin 13 partida jokatu zituen Bigarren Federazioan 17 urterekin. Joan den denboraldian, oraindik jubenil zela, pieza garrantzitsua izan zen […]
Utilizamos Cookies propias y de terceros para analizar nuestros servicios y mostrarte publicidad relacionada con tus preferencias en base a un perfil elaborado a partir de tus hábitos de navegación (por ejemplo, páginas visitadas). Puedes obtener más información y configurar tus preferencias.