Urkiola Motor, SD Amorebietaren ibilgailuen hornitzaile ofizial berria
Urkiola Motor Sociedad Deportiva Amorebietaren ibilgailu ofizialen hornitzaile berria da ilusioz beteriko denboraldi honetan. Urdinak LaLiga Hypermotionen lehiatzen ari dira historian bigarren aldiz. Babesletza-akordio horren ondorioz, Urkiola Motorrek hiru ibilgailu utzi dizkio talde zornotzarrari. Zehazki, Peugeot Boxer 333 furgoneta bat eta Citroën C5 Aircross auto bi.
“Sociedad Deportiva Amorebietarentzat plazer eta ohore bat da Urkiola Motorren laguntza izatea. Oso eskertuta gaude laguntzagatik eta exigentzia handiko denboraldi garrantzitsu honi aurre egiteko ematen digun indarragatik “, adierazi du Jon Larrea klubeko presidenteak Urritxen egindako ekitaldian.
“Guretzat harro egoteko modukoa da Sociedad Deportiva Amorebietari denboraldi polit eta ilusionagarri honetan laguntzea. Zorte handia opa diegu eta ziur gaude kategoria honetan jarraitzeko helburua lortuko dutela “, gaineratu du Koldo Mujika Urkiola Motorreko gerenteak.
Urkiola Motor Bizkaiko Citroën, Peugeot, Opel, Fiat, Abarth eta Jeepen kontzesionario ofizialen talde bat da, Grupo Easo Motorren barneratuta daogena. SDAren babesle berriak instalazio modernoak ditu lurralde historiko osoan: Citroën Galdakaon eta Leioan; Opel Leioan; Peugeot Leioan eta Galdakaon; Fiat Galdakaon; Abarth Galdakaon eta Jeep Leioan. Erakusketetan marka horien eredu berriak, erabiliak eta aukerakoak aurki daitezke, era askotako stockarekin.