SD Amorebieta 1-0 CD Alcoyano: A quien madruga Dios le ayuda
Unai Bujanek 3. minutuan sartutako golak urdinen garaipen landua bideratu du gaur Urritxen. Gureek Club Deportivo Alcoyano hartu dute mendean, abagune gutxikoa eta oso parekatua izan den partida batean. Bigarren garaipena jarraian etxean, eta berriro atea hutsean utzita, Bilbao Athleticen aurka orain dela bi aste lortutakoa bezala.
Lehia bikain abiatu da zornotzarrentzat. Izan ere, hasi eta berehala aurreratu dira markagailuan Bujanen gol bati esker. Izetaren espaziorako pasea aprobetxatuz motorra piztu du zelai erditik eta area barruan sartu da atezaina gainditu eta 1-0ekoa egiteko. Atsedenaldira arte, partida trabatuta igaro da, ia aukerarik gabe. Alacanteko taldeak berdinketa bilatu du, baina urdinak serio aritu dira defentsako lanetan abantaila mantentzeko.
Haritz Mujikaren mutilak bigarrena sartzeko zorian egon dira bigarren zatiko lehen minutuetan, baina Bañuzek ondo erantzun dio Jauregiren erremateari, Bujanen erdiraketa baten ostean. Gureak nagusi izan dira bigarren atalean, lehenengoaren antzeko gidoia izan duena. Bi areatan aukerak urriak izan dira. Jauregi saiatu da berriro Dorrioren erdiraketa baten ostean, baina bere jaurtiketa indartsuak defentsa baten jo du. Azken txanpan sartuta, Varela bisitariak berdinketa bilatu du oso gutxigatik kanpora joan den misil batekin, zale zornotzarren lasaitasunerako.
SD AMOREBIETA: Marino, Jorge Mier, Murua, Juan Rodríguez, Toni Herrero (46’ Seguín), Yriarte, Cantón (67’ Sibo), Iturraspe, Buján, Izeta (67’ Dorrio) eta Jauregi (80’ Pradera).
CD ALCOYANO: Bañuz, Álvaro Vega, Raúl Valls, Fran Miranda, Juanan, Agüero (57’ Koke), Varela, Pedro Sánchez (57’ Soler), Lillo (73’ Armental), Alcaina eta Rubio (57’ Raúl).
Gola: 1-0: Min. 3; Buján.
Epailea: Álvaro López Parra. Txartel horiak atera dizkie SDAko Cantón, Izeta, Sibo eta Iturrasperi; eta Alcoyanoko Fran Miranda, Raúl Valls eta Lillori.