SD Amorebieta

Duela bi aste Zaragozan gertatu zen bezala, urdinek garaipena lortu dute etxetik urrun azken txanpan. Oraingoan, FC Andorraren kontra lortu dute partida osoan zehar egindako ahalegin bikainari esker eta Bustinzak 88. minutuan sartutako golari esker. Sinesten jarraitzeko garaipen garrantzitsua. 

Neurketa dominatzaile argirik gabe hasi da, izan ere, gureak berdegunera atera dira baloia ondo mugitzeagatik nabarmentzen den Andorrari pilota kentzeko asmoz. Carbonell eta Lasure markagailua irekitzen saiatu dira hasierako minutuetan, arearen ertzetik egindako tiroekin, baina ez dute aterik aurkitu. Boverrek eta Pombok egindako saiakerek ere ez dute lortu. Kronometroak aurrera egiten jarraitu du aparteko aukerarik gabe 25. minutura arte. Magunagoitiak Ivan Gilen jaurtiketa indartsua gelditu du etxekoen kontraeraso azkar baten ostean. Handik gutxira, Scheidlerrek errematea kanpora joan da gutxigatik. Lehen zatiko azken txanpan, Andorrak golaren bila bultzatu du, baina gureek sufritzen jakin dute. Dorriok abagunea izan du atsedenaldira heldu aurretik, baina Rattik bere zartakoa desbideratu du eta atsedenaldira hasierako 0-0ekoarekin iritsi dira. 

Andorra ondo bueltatu da aldagelatik eta 1-0eko sinatzeko zorian izan da Boverren bitartez. Magunagoitiak ekidin du geldiketa oso on batekin. Gureek Dorrioren korrikaldi batekin erantzun dute, baina zazpiaren paseak area txikian ez du taldikerik aurkitu. Jandroren mutilek etxekoen hasiera bortitza geldiarazi dute eta norgehiagoka berriro berdindu da. Lehen zatian bezala, erlojua aurrera zihoan aukera nabarmenik gabe. Partida berdinketara bideratuta zegoela zirudienean, Bustinza agertu da geldikako jokaldi batean partidako gol bakarra sartzeko eta hiru puntu oso garrantzitsu salbazioa lortzeko borrokan eskuratzeko. 

FC ANDORRA: Ratti, Jose Marsà, Pastor, Adri, Jandro, Iván Gil, Pampín, Scheidler, Bover (80’ Álvaro), Pombo (70’ Karrikaburu) eta Iker Benito.

SD AMOREBIETA: Magunagoitia, Álvaro Núñez, Bustinza, Etxeita (75’ Jorge Mier), Félix, Lasure, Sibo, Carbonell (75’ Yriarte), Dorrio, Morci (89’ Edwards) eta Unzueta (69’ Jauregi).

Gola: 0-1: Min. 88; Bustinza.

Epailea: Galech Apezteguia. Txartel horiak atera dizkie Marsà, Adri; Bustinza eta Lasureri.

Partekatu